Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Harresien babesean gozatzeko doinuak

     

    Baionan izango den Jazz aux Remparts jaialdiak bere hamairugarren ekitaldia beteko du uztailaren 16tik 21era, non eguerdiko swing saioak, bazkalondoko doaneko kontzertuak, klaustroan arratsaldetan izango diren agerraldiak eta Mousserollesen eskainiko diren kontzertuak jazzaren lau ‘tempoak’ osatuko dituen. Izar ugari gerturatuko dira aurten ere Lapurdiko hiriburura, Ike Turner & The Kings of Rhythm, Mingus Big, Biréli Lagrèbe eta bere ‘Gipsy project’, Jacky Terrasson Trio edo Frank Tiberik zuzentzen duen Freddie Cole & The Woody Herman Big Band tartekatu baitituzte egitarauan. Eguneroko agerraldiak Philippe Milanta Triok Mercure Hotelean eskiniko dituen jamm session saioekin burutuko dira.

    Ike Turner eta berarekin gerturatuko den The Kings of Rhythm taldea izago dira, zalantza izpirik gabe, aurten uztailaren 16tik 21era Baionan burutuko den Jazz aux Remparts ekimeneko izar distiratsuenak. Jaialdiko azken egunean eszenaratuko den bluesman bikainak, soul doinuetan oinarritutako errepertorioa landuko du bere ahots sendo eta erakargarriarekin. Turner gitarrajole birtuosoa eta pianojole trebea izateaz gain, orkestra zuzendari bikaina da. Egun blues doinuak lantzen dituen maisuetariko bat den musikaria Audrey Madison kantaria, Ernest Lane eta Paul Smith teklatuekin, Seth Blumberg gitarrarekin, Kein Cooper bajuarekin, William Ray, George Taylor eta Robert Holloway saxoekin eta mack Johnson trompetajolea izango ditu alboan.

    Chicagoko bluesa

    Ike Turnerren agerraldia girotzeko Carl Weathersby Blues Band eta Trudy Lynn kantaria igoko dira eszenatokira, Chicagoko blues doinuekin osatutako errepertorioa lantzeko. Weathersby eta Lynnekin batera Shalon Lewis teklatujolea, Iloss Green bajujolea eta Merlvin Carlisle bateriajolea arituko dira.
    Aurtengo Jazz aux Remparts ekitaldiko saio nagusiak Mingus Big Bandekin abiatuko dira uztailaren 16an. 1979an zendutako Charles Mingus kontrabajujole ospetsuak, Duke Ellington handiaren ondoren musika errepertorio oparoena idatzita utzi zuen musikaria da. Gaur egun Alex Foster saxojoleak zuzentzen duen taldean lehen mailako bakarlariak biltzen dira, non Mingusek idatzitako obrak eskaintzerakoan orkestren edertasun guztia eta doinu koloretsu ahaztezinak nagusitzen diren. Hala ere, gune ugari gelditzen zaie bakarlariei bapatekotasuna lantzeko.
    Mingus Big Banden saioa hasi aurretik Jacky Terrasson Trio igoko da Mousserolleseko eszenatokira. Jaialdiko zalegoak 1991n ezagutu zuen Terrasson pianojolea, Pierre Boussaguet kontrabajujolearekin aurkeztu zenean alegia. Jazz aux Rempartsekin bi disko argitaratu eta Blue Note disketxeak fitxatu ondoren, bere hirukoa aurkeztera dator, non Sam Smith kontrabajujolea eta Ali Jackson bateriajolea alboan izango dituen.

    Reindharten oinordekoa

    Biréli Lagrène gitarrajole trebeak sortutako Gipsy project egitasmoa izango da entzungai 20an. Lagrènek Estatu frantziarreko urteko Jazz Musikariaren saria eskuratzeaz gain, Djando D’Oren ikuslegoak emandakoa eta Victoires de la Musiqueren jazz atalekoak eskuratu ditu. Django Reinhardten ikaslea izan ondoren, irakasleak utzitako tokia betetzeko asmotan dabil Lagrène, Djangok sortutako doinuak bereganatu baititu eta irudimena eta freskotasunez eskaini.
    Lagrènen saioa hasi aurretik, Joan Faulkner, Cynthia Utterbach eta Joanne Bellek osatzen duten The Three Ladies of Blues eta baraiekin izango den Reggie Moore Trio igoko dira eszenariora. Agerraldiko ergitarauan Bessie Smith, Billy Holiday edo Dinah Washington, blues eta jazz kantari handiei egindako omenaldiarekin burutuko da. Reggie Moore pianojolearekin batera Earl Bostic kontrabajujolea eta Michael Cliffton bateriajolea eszenatokian ere izango dira.
    Freddi Cole & The Woody Herman Big Band izango dira 17an Mousserolleseko oholtzara igoko diren izarrak. Nat ‘King’ Cole ospetsuaren anaiak, zaletuek gogoan duten saio aparta eskaini zuen iazko edizioko azken egunean eta aurten berriro azalduko da Baionan. Orain, Frank Tiberi maisuak zuzentzen duen orkestra erraldoiarekin batera.
    17ko ekitaldi nagusia Nicolas Montier Quintetek eskainiko duen ekitaldiarekin abiatuko da. Montier saxojoleak amestutako taldea bere inguruan biltzea lortu du eta bertan erakusten du bere talentua heldutasunera iritsi dela.
    Dany Doriz Orchestra eta Duffy Jackson bateriajoleak, teknikoki zein bapatekoan swing doinuak lantzeko ezaugarriak agerian jarriko dituzte. Doriz, Parisko Caveau de la Huchette eta Slow Club jazz txokoeta zuzendaria izateaz gain, maisua da egun bibrafonoarekin. Alboan nerabezaroan ospetsua bilakatu zen Duffy Jackson bateriajolea eta Michel Pastre saxojolea, Philippe Duchemin painojolea, Marc Fosset gitarrajolea eta Patricia Lebeugle kontrabajujolea izango ditu.

    Jam Session 2002

    Doriz eta Jacksonen saioa hasi aurretik André Villéger/Patrick Artero Jazz Five izango dira oholtzan. Villeger saxojoleak eta Artero tronpetajolek Jazz Five taldean izan zuten irakaslea gogoratuko dute Raymond Fol omenduz egitasmoarekin. Saioa burutzeko Patrick Villanueva pianojolea, Pierre Maingourd kontrabajujolea eta Daniel García Bruno bateriajoleak izango dira bikoterakin batera.
    Aurreko edizioetan izan den bezala, agerraldi berezia izango aurten ere Jam Session 2002 izenburupean eta 18an izango den ekitaldian nazioarteko lehen mailako jazz musikariek bilduko dira eszenatokian. Terell Stafford, Warren Vaché, Jesse Davis, Rickey Woodard, Harry Allen, Benny Green, Ray Drummond, Carl Allen eta Bobby Durham musikariek zendu berri den Norman Granzek landutako Jazz at the Philarmonic egitasmoari jarraipena emango diote. 18ko ekitaldi nagusia François Biensan Zortzikoteak eskainiko duen Jazzin’ Brassens izenburua daraman kontzertuarekin abiatuako da. Biensanek Georges Brassens ospetsuak sortutako doinuak trebeziaz moldatu ditu, Estatu frantziarreko musikari bikainekin osatutako luxuzko zortzikotea jendearenganatzeko.
    Musserolleseko harresietan izango diren kontzertuez gain, jaialdiak irauten dituen sei egunetan zehar saio aipagarriak izango dira Baionako katedraleko klaustroan. 16an Nicolas Montier saxojolea eta Stan Laferrière pianojolea izango dira; 17an bakarka ariko dira Bernd Lhotzky eta Chris Hopkins pianojoleak; 18an Cedar Walton pianojolea eta 19an Warren Vaché kornetajolea eta Bill Charlap pianojolea. 20an berriro izango dira Chris Hopkins eta Bernd Lhotzky, oraingoan piano bikote bezala eta azkenengoan Patrick Villanueva igoko da eszenatokietara.

    Kaleak girotzen

    Jazz doinuak eguerdian eta bazkalondoko orduetan ere entzungai izango dira Bainoako erdialdeko kaleetan. Arratsaldeko lauretan hasiko diren ekitaldietan Echoes of Swingekoak izango dira lehenengo lau egunetan eta 20an ordubete lehenago hasiko da agerraldia eta 21ean hamabietan ekingo diote. Lauretarako iragartzen diren agerraldiak Stéphane Barbier Quartet eta gonbidatu duten André Villegeren ekitaldiekin burutuko dira. Eguerdietako saioak Just Friends (16an), Joyful Cats (17an), Famous Groove (18an) eta Dgégé Triorekin (19an) osatuko dira.
    Jazz aux Rempartsen egitaraua Mercure hotelean izango diren jam sessions ekin osatuko da. Gauero Philippe Milanta Trio ariko da, non Milanta pianojoleak, Bruno Rousselet kontrabajujolea eta Julie Saury bateriajolea ekitaldiak abiatzeko taldekide izango dituen.

    ‘Off’ Jaialdia

    ‘Off’ Jaialdiaren bigarren edizioa burutuko da 16tik 20ra artean Portu Berriko kalean, non Acq’s Swing eta Austin Blues; Andoni Aguirre eta Joyfull Cats; Ternoseko Udal Musika Eskolako Ikasleen Jazz Orkestra eta Alexander Big Band; Joyfull Cats eta Chorale Gospel, Médico Jazz Band taldeak izango diren, hurrenez hurren.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886