Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Ikasketa eta kontzertuekin gozatzeko

     

    Zarauzko Nazioarteko III. Jazz Mintegia ekimenaren barne izango diren ikastaldiez gain, zuzeneko kontzertuak izango dira herriko txoko eta gune desberdinetan egitasmoak irauten dituen zazpi egunetan zehar. Agerraldiak uztailaren 29an hasi eta abuztuaren 4arte jarraituko dute eta iragarritako saioetan ikastaroetan parte hartzen duten ikasle eta irakasleez gain musikari profesionalen ekitaldiekin tartekatuko dira.
    Musika Plaza eta Munoan iragarritako ekitaldiez gain herriko kaleetan zehar izango diren saioekin osatuko da egitaraua, uztailaren 31an eta abuztuaren 3an eta 4an, eguerdian, Mac Jeara’s Band taldearen kalejirak iragartzen baitira. Talde gipuzkoarrak New Orleansen sortu ziren swing erritmoan oinarritzen diren dixie doinuak eskainiko ditu.
    Eszenario ezberdinetan izango diren ekitaldiak Jon Robles Trío taldearekin hasiko dira 29an, non saxojoleak burutuzen duen hirukoak jazz inguruko erritmoak jendearenganatuko dituen.

    Oinarri euskaldunak

    30eko agerraldi nagusietan Benjamín León Trío eta Igelaren Banda taldeen saioak iragartzen dira, Musika plazan eta Munoan, hurrenez hurren. Euskal musikagintzan aski ezagunak diren Bixente Martínez (gitarra eta bouzoukia), Txarli de Pablo (kontrabajua) eta Iñigo Egia (perkusioa) musikariek osatzen duten Igelaren Bandak euskal doinu eta erritmo tradizionalak libreki berridatzi eta armonizatzen ditu. Kasu gehienetan inprobisazioa da kantak garatzeko tresnarik eraginkorrena nahiz eta zenbaitetan doinuak eta arauak aldez aurretik finkaturik egon. Abiapuntu horrekin, Zuberoako amodiozko kanta bidaia zirraragarrian bilaka liteke edo Leintz Gatzagako Igore Eguneko kanta erritmo sasi tropikal bihurtu.
    Víctor de Diego Group eta Iñaki Askunze Quertet izango dira uztailaren 31n Musika plazan eta Munoan. Bartzelonan bizi den Víctor de Diego saxojole bilbotarrak Satchmo Jazz Records disketxearekin argitaratu duen Iratxo disko berriaren aurkezpena egingo du, bere ibilbideko hirugarrena alegia. Kontzertu honetan Jordi Bonell gitarrajolea, Rai Ferrer kontrabajujolea eta Marc Miralta bateriajolea izango ditu taldekide.
    Satchomo disketxeak argitaratutako beste lan baten pasarteak izango dira entzungai eguneko bigarren saio nagusian, Iñaki Askunzek argitaratutako La calle de la dudako doinuak nagusituko baitira. Ekitaldian Mike Kaupa tronpetajolea, Jon Robles saxojolea, Albert Bover pianojolea, Gonzalo Tejada kontrabajujolea eta Guillermo McGuill bateriajolea izango ditu taldekide Askunzek. Diskoa zuzenean grabatu zen 1999an Tarragonako El Vendrell hirian dagoen auditorioan eta bertan doinu berrien sorkuntza eta moldakuntza emankorrean murgiltzen da taldeburua. Bide batez omenalditxoa egiten dio Wayne Shortereri, nabarmena baita Azkunzeren ibilbidean saxojole eta konpositoreak izandako eragina.

    Laukote aparta

    Iñaki Salvador Quartet izango bada abuztuaren lehen eguneko protagonista nagusia, bigarren saio bat ere izango da Mintegian izango diren zenbait irakasleen kontzertua izango baita jarraian. Lehen ekitaldirako laukote bikaina osatu du pianojole donostiarrak bere baitan, Peer Wyboris bateriajolea, Mikel Andueza saxojolea eta Gonzalo Tejada kontrabajujolearekin izango baita elkarlanean, estatu espainiarreko musikari gogotsuenetarikoak alegia. Ekitaldirako prestatutako egitarauan laukoteko kide bakoitzak sortutako konposizioak zein mitozko standarren berrikuste pertsonalak tartekatuko dira.
    Mintegiko ikasleek eskuratuko dute protagonismoa abuztuaren 2an Musika plazan izango den lehen ekitaldian; jarraian Jon Urrutia musikariak burutzen duen hirukoa igoko da Munoako eszenatokira.

    Kaleko Jam Sessions-ak

    Zarauzko III Nazioarteko Mintegian murgildutako musikariek izango dute abuztuaren 3ko protagonismo osoa, lehenengo ekitaldian ikastegiaren inguruan sortutako Big Band taldea arituko baita eta jarraian indarrak bilduko dituzte ikaslee eta irakasleek Munoako eszenatokira elkarrekin igotzeko.
    Azken eguneko saio nagusian Luis Camino & Abya Yalak eskuratuko dute protagonismoa Musika plazan izango den kontzertuan. Luis Camino perkusiojole, konpositore eta musika zuzendari donostiarrak, Pascal Gaigne gitarra, teklatu eta perkusiojolea, Iñaki Salvador piano eta eskusoinujolea, Jaiver Area bateriajolea, Ritxi Salaberria bajujolea eta Luis Mari Moreno ‘Pirata’ saxo eta teklatujolea izango ditu alboan. Talde erraldoi honetan jazzean, zinemagintzarako doinu bandak egiten edo pop-rock doinuak jorratzen izurrigarriko esperientzia duten musikariak tartekatzen dira. Camino, 21 Japonesas taldearen sortzaileetarikoa, Zarauzko ekitaldian alboan izango dituen musikariekin grabatu duen disko berria kaleratuko du aurten, bertan, Nepal, India, Indonesia eta Thailandiako musika herrikoien elementu aberatsak bateratu dituelarik.
    Egun bakoitzeko saioak Munoan izango den Jam Sessionekin bukatuko dira eta ekitaldie mintegietan diren ikasle eta irakasleek zein agerraldietan izango diren musikari profesionalak igoko dira taula gainera.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886