Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Ikastaroetan landutakoa erakusgai

     

    Uztailaren 31n hasi eta abuztuaren 12a bitartean 2002ko Nazioarteko Musika Jaialdia burutuko da Zumaian, non ikastaroak eta mintegiak bertan izango diren ikasle eta irakasleen kontzertuekin burutuko diren. Nazioarteko Jaialdian izango diren ikastaroen arduradunek funtsezko garrantzia emango diote Ganbara Musikari eta horren inguruan bibolin, biola, biolontxelo, piano, klarinete, oboe, fagot eta metalezko musika tresnen ikastaro bereziak prestatu dituzte. Ikastaro honetan jada osatutako taldeek zein ikastaroaren barne sortutakoek parte hartu ahal izango dute eta irakasleek ikastaroan parte hartzen duen edozein ikasle hautatu ahal izango dute horietako talde bat edo gehiagotan parte hartzeko.

    Gaueko kontzertuak

    Zumaiako Jaialdiaren programan ere izango da ikastaroetako ekintzetako lekutxoa eta ikasle onenek ikastaroko irakasleekin kontzertua emateko aukera izango dute. Horretaz gain, ikastaroko jarduerak amaitzen direnean ganbara musikako lehiaketa antolatuko da eta talde irabazle onenek Jaialdiko gaueko kontzertuetako bat emango dute. Ikastaroetan parte hartzen duten guztien artean ikasle onenak aukeratuko dira Manel Valdivieso maisuak zuzenduko duen orkestrako partaide izateko.
    Ikastaroetan izango diren irakasleen zerrenda lehen mailako bakarlari eta taldeekin osatu dute, bibolin mintegiaren irakaslea Erromako Corrado Bolsi izango baita, biolakoan Paul Cortese estatubatuarra, biolontxelokoa Sandro Meo italiarra eta bere erkidea den Ricardo Cencchettik pianokoa emango du. Musikari valentziarrek osatuko dute irakasleen zerrenda, José Luis Estellések oboe eta klarineteko ikastaroak emango baititu, fagotekoa Enrique Abarguesek eta Spanish Brass Luur Metallsekoek metalezkoa.
    Jaialdiaren barne hainbat lehiaketa izango dira tarteko Nazioarteko Ganbara Taldeentzat eratutakoa, zeinek epaimahaiak emandako 780 euroko saria eta ikuslegoak emango duen 180 euroko sariak banatuko dituen.

    Jaialdiko orkestra

    Lehiaketako partaide guztiak ikastaroetan izango diren Ganbara Taldeetakoak izan beharko dira eta aldez aurretik osatuak edo ikastaroan bertan sortu daitzeke. Epaimahaiak eta ikuslegoaren sariek ez dute elkarren artean zerikusirik eta ondorioz talde desberdinei emanak izan daitezke.
    Jaialdiko orkestra osatzeko aukeratuak izango diren musikariek 80 euroko beka eskuratuko dute eta talde horren entsaioak azken egunetan izango dira, ikasketen egitarauan garai guztietako ganbara musika lanak jorratuko dituztelarik, barrokotik hasi eta XX. menderarte. Valdiviesok zuzenduko duen orkestrak eskainiko duen kontzertu horrek Zumaiako Nazioarteko Musika Jaialdia itxiko du.
    Bartzelonan 1967an jaiotako Valdivieso orkestra zuzendari gaztea Estatu espainiarreko orkestra onenetan aritzen da errepertorio sinfoniko eta sinfoniko-koral garrantzitsuenak eta ganbara-operak zuzenduz.

    {lugaryfecha}

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886