|
|
usika
|
Joera
ezberdinetako izarren artean
European
Jazz Festival Organization erakundeko ordezkaria den Gasteizko Jazz
Jaialdiak bere XXVI. ekitaldia burutuko du uztailaren 14tik 20ra
bitartean. Aurtengoan Mendizorrotza kiroldegian eta Printzipal Antzokian,
ohiko bilakatu diren agertokietan, nazioarteko lehen mailako izarrak
eta musikari gazte ezezagun baina etorkizun handikoak azalduko dira,
hurrenez hurren. Joera guztiak asetzeko asmoarekin, Van Morrisonen
bluesa, Charles Mingusen omenez sortutako Mingus Big Band, Don Bayron
berritzailea edo Herbie Hancock, Michael Brecker eta Roy Hargroveren
Directions in Music egitasmoa taularatuko dira, besteak beste.
Mendizorrotzako eszenariora igoko diren izarren zerranda gospel
doinuekin abiatuko da 14an, 1934an sortutako The Golden Gate Quartet
taldeak ekingo baitie agerraldiei. Ahotsak eta musika tresnak tartekatzen
diren taldeak sokuntzatik lortu zituen kantu arrakastatsuak grabatzea,
TravellinSohoes edo Rock My Soul, esaterako eta Munduko II.
Gerratean Constitution Hallean izan zen F.D. Roosvelten izendatze
galara gobidatu bait zituzten, nahiz eta artista beltzak areto horretako
taula gainera igotzea debekatuta izan. Egitura ritmikoan eta swingaren
indarrean oinarritzen dira taldearen kantuak eta taldeburua zen
Orlandus Wilsonek azpimarratu zuenez rap joera jorratzen dugu
1937tik, beraz gazteek lantzen duten rap-a ez da gaurregungo
asmakizuna.
Erritmo latinoak
Gospel doinuekin abiatuko bada aurtengo jaialdia, Don Byronek haurrei
zuzendutako kontzertuarekin izango du jarraipena 15ean. Bayron,
Down Beat aldizkariko irakurleek zortzi urtez jarraian aukeratu
duten klarinetejole onena alegia, hurrengo egunean ere eszenario
berean izango da, kasu horretan Music for Six Musicians egitasmoa
entzulego helduari eskaintzeko. Saio horretan James Zollar tronpetajolea,
Edsel Gomez pianojolea, Leo Travesera bajujolea, Ben Wittman bateriajolea
eta Milton Cardona perkusiojolea alboan izango ditu. Musikari talde
honekin argitaratu du aurten You Are #6. More Music for Six Musicians
disko ausarta eta jaigirokoa, non erritmo latinoei, afro-karibekoei
zein bere sutraiei omenaldia egiten zaien.
Bayronek 16an eskainiko duen kontzertua Jan Garbarek Groupek girotuko
du. Garbarek saxojoleak Marilyn Mazur perkusiojolearekin, Rainer
Brüning-haus teklatujolearekin eta Eberhard Weber bajujolearekin
irudimena askatzeko doinuak eskainiko dizkio zalegoari.
Belfasteko Lehoia
Jaialdiko
egitarauan tartekatu den saio arrakastatsuenetarikoa 17an burutuko
da Van Morrison eta Mingus Big Bandek eskainiko duten ekitaldiarekin.
Belfasteko Lehoiak lau hamarkadatik gorako ibilbidea burutu eta
ia berrogei eta hamar disko argitaratu ondoren, maiatzan argitaratutako
disko berriarekin dator, Down The Road izendatutakoa alegia. Bertan
tartekatutako hamalau harri bitxi eskaintzen ditu irlandarrak, tarteko
Ray Charlesek ospetsua egin zuen Georgiaren bertsioa edo Aker Bilk
musikariak egindako Ewening Shadows instrumentala, zeini Van Morrisonek
hitz magikoak gehitu dizkion.
Zaletu askorentzat munduko orkestra onena den Mingus Big Bandek
osatuko du 17ko ekitaldi nagusia. Zendutako kontrabajujole ospetsuaren
inguruan sortutako taldeak, musikariak konposatu eta gorde zuen
lan mardularen etengabeko ikerkuntzan dihardu. Big Bandean egun
New Yorkeko eszenatokietara azaltzen diren musikari beterano eta
onenetarikoak tartekatzen dira, tarteko Eddie Henderson tronpetajolea,
Conrad Herwig eta Frank Lacy tronboijoleak edo John Stubblefiled
saxojolea.
Legendako gitarrajolea
Marcia Ball eta Buddy Guy musikariak izango dira 18ko ekitaldiko
izar nagusiak. Marcial Ball pianojole eta kantariak hegoaldeko boogiea,
blues ikaragarria eta benetako baladak biltzen ditu hiru hamarkadatan
zehar erakutsi duen bezala. No Depression bezala izendatu
duten joerak rock pixka, roll ugari eta bluesa metaka uztartzen
ditu.
Budy Guy, legendazko gitarrajole eta kantariaren saioarekin osatuko
da ekitaldia. Chicagoko blues doinuak bikain menperatu eta sorterriko
hegoaldeko erritmoekin nahasten dituen froga da iaz argitaratutako
Sweet Tea azken lana. Blues doinu gordinak eta sakonak lantzen ditu
berriro ere Louisianan jaiotako musikariak, alegia 50. hamarkadan
argitaratukakoen antzerakoak.
Roy Haynes bateriajolearen Birds of a Feather izenburua duen egitasmoarekin
abiatuko da 19ko saioa, non Kenny Garrett saxojolea, Christian McBride
kontrabajujolea, Nicholas Payton tronpetajolea eta David Kikoski
pinojolea taldekide izango dituen. 76 urte bete dituen bateriajoleak
Charlie Parkerren omenez sortutako ekimenean hard bop erritmoetan
murgiltzen da.
Luxuzko laukoteak burutuko du ostiraleko ekitaldia, John Scofield
gitarrajole trebea, Joe Lovano saxojole arrakastatsua, Dave Holland
kontrabajujole aparta eta Al Foster bateriajole preziosita igoko
dira eszenariora. Lau musikariek, jazz doinuetan espezializatutako
aldizkarietako lehen tokiak beraienganatzea lortu dituzte.
Silje Nergaard kantariak burutzen duen taldea eta Herbie Hancock
pianojoleak burutzen duen Directions in Music egitasmoak emango
diote azken agurra 2002ko ekimenari. Norvegiako kantariak burutzen
duen laukoteak At First Light zazpigarren diskoa argitaratu ondoren
gerturatuko da Gasteizera. Bellek egitura leun eta doinu armonikoak,
doinu erakargarriekin lotzen ditu maisuki.
John Coltrane eta Miles Davis maisuak omentzeko asmoa duen Directions
in Music egitasmoan Michael Brecker saxojoela eta Roy Hargrove tronpetajoleak
burutzen dute taldea Hancockekin batera. Graorge Mraz kontrabajujolea
eta Willie Jones bateriajolearekin maisu biren doinuak egokitu baino
gehiago birsortu egin dituzte.
Etorkizuneko maisuak
Printzipal Antzokian bilduko dira 16tik 20ra artean etorkizuneko
zenbait jazz musikari gazte. Lehenengo ekitaldian Austriako jazz
musikarientzat dagoen lehiaketako irabazlea den Martin Reitner Trio
izango da oholtzan. Jane Monheit Quintet izango da hurrengo eguneko
protagonista; kantari estatubatuar honek tartekatzen dituen baladak
ahaztezinak dira.
Archie Shepp Quartet igoko da 18an eszenariora. Shepp saxojolean
Duke Ellingtonen eragina narbarmentzen da. Rabih Abou-Khalil Group
izango da Printzipal Antzokian eskainiko den azken aurreko ekitaldian.
Laute arabiarra jotzen duen musikaria Berlinen bizi da egun eta
milioi erdi disko saldu ondoren, musikari eurpearren artean disko
gehien saltzen dutenen artean dago. Azken saioan Gorka Benítez
Trio izango da, saxojolearekin batera Daniel Pérez eta Joan
Abril gitarrajolea izango direlarik.
De calle y de noche
Los recitales de Mendizorrotza y el Principal se completan con las
actuaciones de Bill Charlap Trío, Man in the Moon Quartet,
Guere V, Carlos Velasco Group y Víctor Celada Group, que
se desarrollarán cada medianoche en el Hotel Canciller Ayala,
así como el desfile que la Saint Gabriels Celestial
Brass Band realizará a diario por diferentes calles de Gasteiz.
|