Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Joera ugari biltzen dituen ekimena

     

    Bergarako Udalak lau musika saio antolatu ditu uztaileko gauetarako, non jazz doinuak gogoko dituzten zaletuek gozatzeko aukera izango duten. Saio guztiak gaueko hamar eta erdietan hasiko dira Espaloian eta lehenengoan, 5ean, Delicatessen talde gaztea izango da, 12an Malcom Scarpa & The Hokum Ladies, 20an Mario Fernandino Sextet eta Sir Aligator’s Company taldeak 26an emango duen kontzertuarekin agerraldiak bukatuko dira.
    Musika ekitaldiak irekiko dituen Delicatessen taldea iazko irailean sortu zen, nahiz eta partaide guztiak urte dexente daramatzaten beste talde batzuan jotzen. Laukotea Oscar Losada bateriajoleak, Oscar González gitarrajoleak, Juanjo Gil bajujoleak eta Jesús Álvarez saxojoleak osatzen dute eta taldekideek erakutsi duten musika zaletasunari, antzeztutako saioak egiteko irrika ere erakusten dute.
    Delicatessenek konposizio propioekin osatutako erreperotorioa lantzeaz gain, pare bat bertsio edo adaptazio tartekatzen ditu eta joera aldetik estilo desberdinetakoak eskaintzen dituzte, taldekideen asmo nagusia fusioa jorratzea baita, nahiz eta jazz, rock, funk, latin edo flamenkoaren oinarrizko doinu bakoitzaren esentzia errespetatzen saiatzen diren.
    Musika estilo ezberdinak jorratzen dituzte Malcom Scarpan konposatzaile eta interprete madrildarrak eta berarekin izango diren The Hokum Ladies. Sarritan eszenarioetan Ñaco Goñirekin izan den gitarrajole eta kantari ospetsuak Agustín González harmonika eta saxojolea, Santi Ibarretxe saxojolea, Javi Moreno kontrabajujolea eta Borja Barrueta bateriajolea teldekide izango ditu.
    Boskote burua den Scarpak country, blues, pop eta antzerako joerak jorratzen ditu, baina Andaluzian, Madrilen zein Euskal Herrian grabatu dituen disko guztien oinarrian jazzarekiko joerak nabaritzen dira. Hala ere, ragtime eta 20. hamarkadatik 50.eraino landu ziren joerak ditu gogoko eta doinu horren inguruan osatu du The Hokum Ladies taldea. Jazzaz gain beste motatako musika akustikoa egiten du Malcolmek bere taldearekin, iturri askotatik edaten baitu eta bere kanta propioak tradizionalekin uzartezen ditu, batzutan alaiak, besteetan intimoak, baina pertsonalak beti.
    Mario Fernandino Sextet taldearen saioa iragartzen da 20rako, non Iñaki Askunzerekin sarritan izan den Mario Fernandino izango den taldeburu.
    Azken saioan, 26an hain zuzen, The Sir Aligator´s Company igoko da Espaloiako eszenatokira. Bateriaz, bi tuba eta lau tronboiez osatutako taldea soul, pop eta rock doinuetan murgiltzen da, Michael Jackson, Tom Jones, James Brown, Henri Macini, Nino Bravo, Fred Mercury, Joe Cocker, Elton John, Nino Rota, Frank Sinatra, Ennio Morricone, The Mammas & The Papas, Lester Bowie eta beste musikari ugariren doinuak lantzen baititu.
    Kontsebatorioko zazpi irakasleek osatzen dute taldea eta Sir Aligator’s-ek musika zein musika tresnak jendeari ezagutarazteko ahaleginetan egiten du lan. Horren eredua da haurrentzako sortutako Tuve tuba por un tubo ipuina, zein Alacanteko Nazioarteko Musika Garaikidearen XIV. jaialdian estreinatu zen. Taldeak Elies Hernandisen Croco, un aligator en New York operaren egitasmoa ere landu du.

    UZTILAK 5, 12, 20, 26 JULIO (22.30)
    ESPALOIA - BERGARA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886