|
|
usika
|
Kantauri
itsasertzeko kultura agerian
Kantauri
itsasoak bere baitan biltzen dituen kulturen erakusleihoa bilakatuko
da Sopuerta herria uztailaren 5etik 7ra artean izango den Mendebala
Jaialdiarekin, non Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskal Herriko
ezaugarriak agerian jarriko diren. Ekimenean tradizioak, sorkuntza,
kultura edo musikak erakusten duten aberastasuna eta aniztasuna
jarriko dira agerian.
Egitarauan musika taldeak eta bakarlariak nagusitzen badira ere
(Betagarri, Atlántica, Luétiga, Kepa Junkera edo Corquiéu,
esaterako) Urreztieta, Lugoko A volta do agro eta Basurtoko Beti
Jai Alai dantza taldeak, Mingotsaren perkusio ekitaldia eta Galiza,
Asturias, Kantabria eta Na-farroako gaita ekitaldiak edo Miudiño
eta Atxaspe abesbatzen saioak tartekatzen dira.
Musika zaparrada
Egitarauan Balugako Santa Ana zelaian izango diren musika kontzertuak
nabarmentzen dira. Ostiraleko ekitaldiak eskusoinujole gisa hasi
eta gaur egun akordeoi diatonikoa lantzen duen Xabi Aburruzagak
hasiko ditu. Saioan, Aburruzagak sortutako konposizioak doinu tradizionalekin
tartekatzen dira, beste bost musikarien laguntzarekin.
Atlántica laukote kantabriarrak emango dio jarraipena jaialdiari,
errepertorioan Irlanda, Eskozia eta Bretainiako doinu zeltiarrak,
Kantabria, Galizia eta Asturiaseko doinuekin uztartuz.
Ondoren, Betagarri taldeko gasteiztarrek azalduko dira eszenarioan
joera ezberdinetako doinu dantzagarriak eta biziak jendearenganatuz
eta eguna bukatzeko folk tradizionala osagarri nagusitzat erabiliz,
runba eta beste ritmo ugarirekin nahasten dituzten Brandiam galiziarraren
kontzertua izango da.
Larunbateko kontzertu nagusian Luétiga, Kepa Junkera, Corquiéu,
Camberal Cierzu eta Ruxe-Ruxe taldeak izango dira oholtza
ginera igoko direnak.
Kantabriako Luétiga taldearen saioarekin hasiko da ekitaldia.
16 urtetako ibilbidean bost disko argitaratu ditu taldeak eta guztietan
nabarmentzen da sorterriko herri musika eguneratzeko egiten duen
ahalegina.
Folk-a eta mestizajea
Kepa Junkerak eskuratuko du ondoren protagonismoa eta saioan Maren
azken diskoan tartekatutako doinuak, urrezko diskoa bilakatu dena
alegia, zein aldez aurretik argitaratutako diskoetan biltzen diren
doinauk eskainiko dituen taldekideekin batera.
Asturiaseko Coquiéu taldeak argitaratu duen lehen diskoan,
La Barqueran tartekatutako folk doinuak eta esperimentalak izango
dira entzungai jarraian. Ondoren Kantabriako Camberal Cierzu
taldeak sorterriko erritmoak Eskozia, Galizia, Asturias, Frantzia
eta Irlandako erritmoen nahasketarekin taula gainean jarriko ditu.
Compostelako Santiagotik gerturatuko da eszenatokira igoko den azken
taldea. Ruxe-Ruxe izenburuarekin eragina duten joera ugari onartzen
dituzte, Pogues, Smith, The Clash eta antzerako taldeak gogoko baitituzte.
|