Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Latinez sortutako grekiar tragedia

    OEDIPUS REX
    JEAN COCTEAUren liburua, VICENTE MOLINA FOXek itzulita. IGOR STRAVINSKYren musika
    Interpreteak: VSEVOLOD GRIVNOV, CECILIA DÍAZ, ÁNGEL ÓDENA, M. ÁNGEL ZAPATER, ISMAEL JORDI
    Narratzailea: CARMELO GÓMEZ
    CORO GENERALITAT VALENCIANA
    ORQUESTA SINFÓNICA DE VALENCIA
    Koreografia: CESC GELABERT
    Musika zuzendaria: JOAN CERVERÓ
    Zuzendaria: FREDERIC AMAT

     

    Bi ekitalditan banatzen den Oedipus Rex opera-oratorioa izango da Bilbao Zero Grabitatea ekimenaren barne iragartzen den saio aipagarrienetarikoa, ekitaldian izango diren bakarlari eta musikariez gain, Antonio Miró margolari ospetsuak sortutako jantziak Fredic Amatek eskuz margoztutako oihalarekin eginak baitaude.
    Stravinskyk 1926ko urtarrilean musika egiten hasi eta 1927ko martxoan amaitu zuen, estrenaldia baino 20 egun lehenago. Aldez aurretik konpositoreak irakurria zuen Gneditchek egindako Sofoclesen itzulpena eta laguna zuen Cocteauri eskatu zion liburuxka idaztea, irakurria baitzuen honek egindako Antigona lanaren itzulpena. Cocteauk idatzitako Oedipus Rex testua frantsesez zegoen eta Jean Danielou apaizak testua latinera itzuli zuenean hasi zen Stravinsky musika konposatzen.
    Lana gauzatzeko arau klasikoetan oinarritu zen konpositorea, hau da, ariak, duetoak eta abesbatzak ezarritako eskema jarraitu zituen eta eraginei dagokionez, opera heroikoak eta bereziki XVIII. mendeko opera-oratorioak duen giza alderdiak eta erritmoak azpimarratzeko asmoa agertu zuen.x

    UZTAILAK 17 JULIO (20.00)
    ARRIAGA ANTZOKIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886