Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 63. Julio de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Zaletuak asetzeko lain ekitaldi

     

    Uztailaren 24tik 29ra bitartean ospatuko den Donostiako Jazzaldiaren 37. ekitaldiak, aurreko edizioetan bezala, jazzaren munduan gaur egun zein historian zehar eragin erabakiorra duten musikariak izango dira. Aurten izango direnen artean aipatzekoak dira James Brown, Chick Corea, Bill Wyman, Abdullah Ibra-him, Elvin Jones, Charles Lloyd, Maceo Parker, Dave Douglas, Uri Caine, Richard Bona, David Murray edo Bugge Wesseltoft. Jaialdiak irauten dituen sei egunetan espainiar jazz musikari garrantzizkoenen ordezkaritza zabalarekin gozatzeko aukera ere izango dute Donostiara gerturatzen diren zaletuek.

    Donostiako Jazzaldiak eszenatoki ezberdientara igoko diren musikarien kalitatea eta agertokien berrikuntzak aurkeztuko ditu 37. edizioan. Lehen mailako musikariek iragartzeaz gain, azken urteotan ohiko bilakatu diren eszenatokiei, Trinitate enparantza, Kursaaleko terrazak eta Altxerri kluba alegia, Zurriolako hondartzan kokatuko den Agertoki Berdea deituriko beste berri bat gehituko zaie.
    Trinitate enparantzako agertokian izango dira saio nagusiak eta bertara gerturatuko den izar distiratsuena James Brown izango da. Soul doinuen ‘Aitabitxi’ izendatu duten musikariak bukaera emango dio aurtengo ekitaldiari. Musika beltzaren mitoak indar betean jarraitzen du eta Sex Machinerekin aro osoa markatu bazuen direla berrogei urte, funkaren errege ukaezina izaten jarraitzen du.

    Pianoarekin bakarrik

    James Brownek 29an eskainiko duen saioa Larry Goldings Triorekin abiatuko da. Goldings organujoleak Peter Bernstein gitarrajolea eta Bill Stewart bateriajolea izango ditu alboan eta hamar urteko ibilbidea burutu ondoren mota horretako talde iraunkorrena eta John Scofield gitarrajolearen esanetan hoberena da.
    Ekitaldi itxurosoarekin abiatuko dira Trinitateko agerraldiak, 25ean izango den lehenengoan Chick Corea eta Nuevos Medios zigiluaren hogeigarren urteurrena ospatzeko prestatutako saioa iragartzen baitituzte.
    Agerraldi berezei samarra eskainiko du Chick Coreak pianoarekin bakarlanean ariko baita eszenarioan. 1998ko Donostiako Jazzaldiaren Saria eskuratu zuen musikariak, pianoarekin sortzen dituen doinu liluragarriekin gozatzeko aukera eskainiko du eta ondoren Nuevos Medios disketxearen urteurrena ospatzeko izango diren musikariekin ere eszenarioan izango da. Ekitaldiari jarraipena emango dion saioan Jorge Pardo (saxoa), Carles Benavent (bajua), Tino Di Geraldo (bateria), Diego Amador (kantaria, pianoa eta gitarra), Diego Carrasco (kantaria eta gitarra), Diego Moraito (gitarra), Lucía Montoya eta Bosito (kantariak), Juan Grande eta Luis Carrasco (perkusioa) musikariek jazza eta flamenkoan egindako uztarketa eskainiko dute.

    Dantzarako irrikiak

    Bill Wyman Rhythm Kings eta Maceo Parker izango dira 26ko izar nagusiak. Rolling Stones taldeko sortaileetariko bajujolea betidanik izan da blueszale handia ete bere inguruan bildu ditu britaniar blueslari garrantzizkoenak, tarteko Van Morrisonen ohiko pianojolea den Georgie Fame eta Albert Lee gitarrajolea. Ekitaldia Maceo Parkerrek osatuko du, non musikariak saxofoia jotzeko duen era iraultzaileak funkaren personifikazio berbera bilakarazi duela erakutsiko duen. Parkerrek eszenariora irtetzerakoan eztanda egiten du eta dantzarako irrikiak eta dibertsioa ziurtatzen ditu.
    Charles Lloyd Quartet eta Elvin Jones igoko dira 27an Trinitate enparantzako eszenariora. Lloyd Coltraneren ondoren saxojole hoberenetakoa da eta musika tresnari lirismo berezia ateratzen dakiena. Bera izan zen gainera disko baten milioi bat kopiatik gora saldu zituen jazzeko lehen musikaria, Forest Flower lanarekin.

    Bateria protagonista

    Jones bateriajoleak A Love Supreme-Tribute to John Coltrane egitasmoa eskainiko du. Coltraineren eskutik jazzaren bateriaren kontzeptua errotik aldatu zuen Jonesek, laguntza lan soiletik haratago zihoan askatasun propia eman baitzion. 1993an Donostian izan zen Jazz Machine taldearekin eta orain Coltrane maisuari, egunotan betetzen baita haren heriotzaren 35. urteurrena, sentipen bereziko omenaldia egiten dio.
    Trinitateko ekitaldiak Richard Bonak eta David Murrayren Kubatar Big Band taldearekin osatuko dira. 28ko ekitaldia Kamerungo bajujolearekin abiatuko da eta bertan Bonak agerian utziko du musikari egin dion ekarpen aipagarriena, musika etnikoaren alorreko elementuak jazzera gehitzea alegia. Goraka doan joera honek zalegoarekin komunikazio bikaina lortzeko baliogarria izan zaio.
    Kubatar Big Bandeko taldeburuak agerian utzi du musika kontuetan ez duela mugarik ezagutzen, Europa, Afrika eta Hego Ameriketako musikariekin elkarlanean diharduelako. Taldea sortzeko, Murray Habanako kaleetatik paseatu zen eta bertan aukeratu zituen hamabost musikari. Bere ohiko lankide estatubatuarrekin elkartu ondoren, emaitza paregabea du.
    Marka-irudia bilakatu den Jazz Band Ballak hasiera emango die Kursaal Gunean eta Zurriolako hondartzan kokatuko diren hainbat eszenarioetako agerraldiei. 24ko saioan jazzaren estilo desberdinetan zeharreko ibilbidea eskainiko duten zazpi taldek joko dute. Doinu garaikideena ekarriko dutenen artean aipatzekoa da Dave Douglasek burutzen duen Tiny Bell Trio edo iparretik datozen Bugge Wesseltoft eta Nils Petter Molvaer eta Afrikako jazzaren freskura erakusten duen Cool Crooners of Bulawayo. Swing eranskorraren ordezkariak ere izango dira saio horretan; esaterako Perico Sambeatek zuzenduko duen ‘Jam Session’ emanaldia, Ipar Amerikako Roosevelt Jazz Band izenekoa edo Wiesbadener Juristenband alemaniar taldea.

    Kursaalen eta Zurriolan

    25ean, Gaztejazz egitasmoan soul afroamerikarretik chill out estilora jauzia egiten duen Llorca; Uri Caineren Bedrock 3 egitasmo funky eta dantzagarriena; sormenari bideak irekitzen dizkion Brucknahm Project, Larry Goldings Trio eta Wiesbadener Juristenband protagonitak izango dira. Dave Douglas, zein 26an New Quinteten taldeburu ere izango dena, eta Misha Mengelberg Ganbara aretoan arituko dira.
    Isaac Turienzo, Mark Ledford Ultíssimo eta Larry Goldings Trío izango dira 26tik 28ra Kursaalen kanpoaldean eta Zurriolan, 27an Amama Luisa Brass Band eta 28an Mac Jearas Band gehituko zaizkie.
    Sentiberatasuna, esperientzia eta sormenaren gailurra erakutsi duen Abdullah Ibrahim Trio izango da 27an Ganbara aretoan eta pianorekin bapatekotasunaren maisua den Andrew Hillek burutzen duen hirukoa izango da 28an. Estatu Batuetan beltzei ireki zitzaien lehen unibertsitatean sortutako Fisk University Jubilee Singers izango da 29an, non iraganeko aitzindaritza horri eutsi nahian, abesbatza berritzen joan den historian zehar.

    La guinda de cada jornada

    El extenso programa de audiciones diarias tendrá su contrapunto en las actuaciones que del 25 al 28 se desarrollarán el Club Altxerri y donde comparecerán las formaciones Isaac Turienzo Trío, Getbucket y Vibes y con el recital que a la medianoche del día 27 se desarrollará en el Kursaal, donde Cuardenos de Jazz presentará al Cuarteto de Adrián Iaies.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886