|
|
usika
|
Ziburutik
Errusiarako bidai musikala
Lorin
Maazel zuzendaria eta Maggio Musicale Fiorentino Orkestrak Bilbao
Zero Grabitatea ekimenaren barne eskainiko den musika saioa burutuko
dute; kontzertua Maurice Ravel eta Nicolai Rimksy-Korsakov konpositoreek
sortutako lanekin burutuko da. Lehenengo atalean Ziburun jaiotako
musikariaren La Valse, orkestrarako poema koreografikoa eta Boleroa
eskainiko dira eta bigarrenean konpositore errusiarraren Sheherezade
suite sinfonikoaren lau pasarte eskainiko dira, Itsasoa eta Sinbaden
itsasontzia; Kalender Printzipearen ipuina; Printze gaztea eta Printzesa
eta Jaia Bagdaden; haitzetan itsasontziaren hondoratzea alegia.
Frantzian jaiotako zuzendariak azkenengo 35 urtetan 140 orkestra
baino gehiago zuzendu ditu, guztira 4.000 kontzertu eta operatik
gora. Berlingo Operako zuzendari artistiko eta Clevelandeko Orkestra
zuzendari titularra izan ondoren Symphonierorchester des Bayerischer
Runfuk taldeko zuzendari titularra da eta bederatzi aldiz zuzendu
du Urteberri egunean Vienan egiten den kontzertua, azkenengoak ia
mila milioi ikusle izan zituelarik telebista bidez.
Maggio Musicale Fiorentino Orkestraren jatorria 1928an kokatzen
da Vicotio Guik Florenciako Orkestra Iraunkorra sortu zuenenan.
Opera lanekin zein errepertorio sinfonikoarekin erakutsi zuen kalitateak,
taldeari nazioarteko ospea beregantzea ekarri zion.
Gaur egun 120 musikari biltzen dituen orkestrak barroko garaitik
gaurreguneko lanetaraino luzatzen den errepertorioa lantzen du eta
munduko maisu ospetsuenak izan ditu zuzendari lanetan, besteak beste
Karajan, Solti, Nernstein, Abbado eta 1985 urtetik Zubin Mehta.x
UZTAILAK
14 JULIO (20.00)
ARRIAGA ANTZOKIA
|