Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Barrea eta umorearen txokoa

     

    Bilboko Aste Nagusiko jaietan biran dabiltzan antzelan komertzialak antzokietako egitarauetan nagusituko badira ere, toki berezia izango dute umore ekoizpenak Bilborock aretoan, non zaletu gazteak edo barre egiteko gogoa dutenek gune ezin hobea izango duten La Merced izeneko elizan. Abuztuaren 17tik 25era bitartean zortzi ikuskizun desberdin taularatuko dira, tarteko Bucanero taldearen Jánsel y Poncél, Los Ulen konpainiaren Bar de Lágrimas edo Sexpeareren ¡Qué pelo más guay! ekoizpenak, besteak beste.

    Magia ikuskizunak, formato txikiko eta ekoizpen sendoagoa erakusten duten antzelanak tartekatuko dira Bilborock aretoko arduradunek Aste Naguasko jaietarako prestatutako egitarauan. Kafe-antzoki itxurarekin ekoiztutako Mamá, quiero ser autista lana izango da areto horretan ikusgai izango den lehena, Daniel Higiénico igoko baita oholtzara abuztuaren 20an. Mu-sikan murgilduta hainbat urtetan ibili eta sei disko kaleratu ondoren, Danielek bakarka prestatutako lehen ikuskizunean antzerkirako duen gaitasuna jorratu nahi du. Kantuak eta ozen esandako pentsamenduak tartekatuz, benetazkoa zer den edo zer antzekia jartzen du zalantzan, eskatologiaz, heriotzaz edo sexuaz kantatu eta mintzatzen baita.

    Bibliatik magiara

    Kanpingags konpainia sortuberriak ekoiztutako Biblia osoa, gutxi gora behera estreineko lana taularatuko da 22an, non ikuskizunean agertzen diren hiru antzezleek parodia, klown eta fartsaren bidez Itun Zaharra zein Berria lantzen dituzten. Hiru apaiz xelebrek Bibliaren nondik norakoak argitzeko asmoa azaltzen dute, bertan agertzen diren ikasgaiak ez direlako ondo ulertuak izan, esaterako Jesusen nerabetasuna, Gizarteren haskuntza eta biderketa edo Cain eta Abelen arteko benetazko harremana. Ikuskizun honekin, 1997an Tanttakak ekoiztu zuen Shakespeare osoa, gutxi gora behera ikuskizunaren bidea jorratzeko asmoa agertzen dute Asier Hormaza, Patxi Barko eta Joseba Apaolaza aktoreek.
    Mag Lari magoak hartuko die txanda Kanpingagsekoei Bilborockeko eszenarioan 23an ¡Increíble! ikuskizuna taularatuz. Haur, gazte zein ikuslego helduarentzat prestatutako lanean prestidigitazio jokuak egiten ditu magoak, bapatean bere burua agertu eta desagertuz, neskato bat airean zintzilikatuz edo hutsetik 15 animalia ateraz. Triki-mailu guztiak osagarri hobe ezinekin nahasten dira, ma-goak komikotasunez eta ausardiaz jokatzeaz gain, eszenografia erakargarria erabiltzan baitu.

    Hitzetik ekintzara

    Leo Bassi komikoa izango da iragarritako azken bi saioetan, 24an eta 25ean alegia, sortutako 12 de septiembre azken lana taularatzeko. Telebistan ibili ondoren berriro antzokietara itzultzea erabaki du aktoreak eta saio bakoitza hasi aurretik hautseztatutako trajearekin ongi etorria ematen die ikusleei, ondoratutako World Trade Center dorreetatik bizirik irten den pertsonaia gorpuzten baitu. 12 de septiembre ikuskizunarekin bere proposamen ausartena eta politikoki konprometituena aurkezteaz gain, Bassik eduki filosofikoa duen lana sortu du. Orain artekoetan ekintza hitzaren aurretik erakutsi badu, ekoizpen honekin egoera horri buelta eman eta hitza ekintzaren aurretik jarri du.

    Historia de amor sin happy end

    Pez en Raya estará en Bilborock el día 19 con su espectáculo Pésame mucho, un trabajo que cuenta una historia de amor nunca consumada por culpa del mismísimo Falafel, el príncipe de las tinieblas. Los actores Cristina Medina y Joan Estrader recurren a la técnica del clown, aderezada con pinceladas de lo absurdo, para materializar este espectáculo de humor.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886