Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Gira biraka Bilbotik zehar

     

    Bilboko Aste Nagusian zehar ez dira faltako ume, gazte zein helduentzako kale ikuskizunak Arriagako plazan eta Ripako kaian sakabanatuta. Hain zuzen ere azken esparru honetan, batik bat, etxeko txikienentzako muntaiak kontzentratuko dira arratsalde partean.
    Oraingoan Hortzmuga talde bizkaitarrak Badun mundurantz ametsak egi bilakatzen diren tokirantz garamatza. Totok bere burua libre ikustea nahi duen bitartean, Dotak dotore eta ederra izatea desiatzen du. Bidean, postari misteriotsu, astronauta adoretsu, barraskilo jauna eta antzeko pertsonaiekin topo egingo dute.

    Elementu fusioa

    Dantza, umorea eta magiaren fantasiaren arteko fusio berezia burutzen dute Txamuskinakoek Behin batean bere azken lanean. Gorringo S.L. deitura berria hartu duen Hainkagorri talde ohiak aldiz, Trufaldinoren trufak, bere azken muntaia eskeiniko du umeen partaidetza zuzenarekin jokatuz.
    Bam konpainiakoek El barril azul perkusiozko muntai ikusgarria dakarte. Hiru gizon, urdin koloreko tanborrak esku artean hartuta kaleaz jabetuko dira animali orroa eta mugimendu arraroak eginez. Honekin batera, Zenbat gara taldekoek Morgan pirata gaiztoa ren istorioa eskeiniko dute.
    Kalez kaleko ikuskizunak Bilboko alde zaharrean, Bidebarrieta, Víctor eta Correo karriketatik ibili ondoren Arriaga plazan izango dute amaiera. Diadres taldekoak, 1914ko Luftawafeko Wuelen hirugarren taldeko 333 Eskuadroiak denboran iraganetik etorkizunera bidaiatzean ingurune guztiak izugarrizko aldaketa jasan duela konturatuko dira, ez dakite non dauden, zer egin ezta nora jo. Iraganeko beste pertsonai ospetsu bat, Elvis Presley alegia, kaleetatik zehar ikusteko aukera izango dugu bizitzari buruzko gogoeta eginez Trapu Zaharrekoen eskutik.
    Bambalúa konpainiakoek ere López y familia antzezlanarekin alaituko dituzte kale izkinak, Prontok Primigeniorekin egingo duen antzera. Gaueko protagonista bilakatuko diren antzezlanen artean berriz, Naphtaline konpainia frantsesaren Blanca dama, memorias de una bruja eta ekainean Leioako Umore Azokan Gaitzerdikoek estreinatutako Bakun ditugu.
    Programen baitan beste ekitaldi garrantzitsuenetako bat Mag Lari mago katalanak eskeiniko duena izango da. ¡Increible!, muntaiaren deituraren antzera, txundituta utziko gaituen truko anitz burutuko ditu umore dosi ikaragarriarekin.

    Klownlariak

    Klown estiloa lantzen duten ikuskizunen presentzia nabarmena izango da aurtengoan ere. Oihulari Clownek, hilabete gutxitan, bigarrenez Bilbon aurkeztuko du Otiacicoh lana. Virginia Imazen zuzendaritzapean, ustekabean Salvadorretik, 1500. urtetik, gaur egunera gure ohitura, janzkera eta erlazioen berri izateko etorri diren bost indiarren istorio xelebrea dakar. Bestalde, Arratoitxo, Maripertxenta eta Katu botaduna Kollins Klownekoek aurkeztuko duten lanaren izenburua dugu. Escarlata circusen Los turistas bikote bitxiak eta Dúo en la lonakoen Circo díscolo ikuskizun paregabeak itxiko dute azkenik Bilboko jaietako kale antzerki festibala.

    Nazioarteko kalejira

    Bost kontinenteetatik etorritako animazio eta kale ikuskizun anitzek osatzen dute, El vuelo de la ballena bezela izenpetu duten kalejira. Abuztuaren 18an Bilboko kaleetatik gira biran karroza, elementu hegalari eta mugikorrak, dragoi txinatar, Far Westeko diligentzia, Mairu eta Kristauak eta antzerki konpainia andana ikusiko ditugu, besteak beste.

    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886