Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Zeledonen lehiotik begira

     

    Abuztuaren 4a eta 9a bitartean Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak ospatzeko asmoz, antzerkiak dakarren alaitasunez jantziko dira Arabako hiriburuko kaleak. Zizka-miska gisa, Els Comediants taldeak El ritual de la cuenta atrás antzeztuko du egunero hilaren hasieratik eta jaiak agurtu bitartean. Kataluniako taldeak ekitaldi handien bezperan egin ohi duen ikuskizunak Mikel Deuna elizaren aitzinaldea eszenografi elementu erraldoiak erabiliz itxuraz aldatuko du. Horrela, izugarri handia den egutegiaren aurrean gizakiez osatutako kariloiak jaiegunak hasteko falta den denbora kontatzen joango da.

    Ogibideak jota

    Behin Zeledon jaitsita, Andra Mari Zuriaren enparantzan bertan kale antzerkia ikusteko parada izango da egunero eguerdiko hamabi eta erdietan. Trapu zaharra Paquetito toreatzailearen bila hurbilduko da, zeinek urteetan hazitako zezenaren heriotza ekiditzeko garbigailu batekin herriz herri ibiliko den bere lagunaren indultuaren aldeko atxekimenduak lortu nahian. Gusarapok zeluloidearen mundua kalera atera eta Historias del cine deritzon ikuskizunean Groucho Marx edo Humprey Bogart bezalako pertsonaiak film berean batuko ditu. Mamarrok, ertaroan oinarrituz, aintzina kalez kale ibili ohi ziren artistenak egingo dute, juglare, komiko, kontu kontari eta titiriteroen lana ezagutaraziz. Maimurrek errealitatearen mugetan dabiltzan bost pertsonaia, zintzoak, izatez sutsuak, emozioetan arriskatzen diren horietakoak, kalean gora eta behera ibiltzeak suposatzen duen zoramenean abentura dibertigarri eta askatzaile batean Paris-Babia bidean jartzen ditu. Bestalde, Espainia enparantzan, Arabako Pikor taldearen K.O. ikusgai izango da, zeinean boxeoaren inguruan komeria eginez gaur egungo gai mamitsuak jorratzen dituzten, hala nola, generoen berdintasuna.
    ‘Haurrentzako Dosteta’ titulupean aurkeztutako egitarauak Gargantua eta abentura lekuarekin batera, antzerkia, txotxongiloak eta pailazoak eskeiniko ditu. Prado Parkean haur antzerkia burutuko da, egunero arratsaldeko seietatik aurrera. Birlibirloquek ahozko ohituran oinarritutako El dragón y Tragaldabas aurkeztuko du. Hortzmugak Galaxi, publikoaren partaidetza eskatzen duen eta elkartasuna mintzagai duen lana antzeztuko du. La Fábrica de los Sueños taldeak La estela de los duendes antzezlana hurbilduko du, haurrak zein helduak gune ekologikoak zain ditzaten oihua. Sebastopoleko Titiriteroek euren musika instrumentoekin eta pailazo erraldoiekin mundua dantzan jarriko dute Pailazoen kalejiran, eta ondoren, teknika erberdinak irakasteko asmoz, Zirko tailerra burutuko dute. Segoviako Teatro Mutis taldea Crispín en el Reino de Pasimisí lanarekin hurbilduko da. Ipuin honekin barreak, tristeziak eta historioaren etorkizuna baldintzatuko duten algarak sortarazi nahi dituzte.

    Txotxongilo eta pailazoak

    Txotxongiloen txokoan, Peñaflorida parkean Colectivo humo konpainiak El libro mágico del Congo aurkeztuko du non Suetonio eta Basiliak Afrikan bizitako abenturak kontatzen dituzten. Eurekin batera, Titiriteros de Binéfar, La rata Ritaren Te titiricuento, Behi Bi’s taldearen Zuk zeuk eta Taupada konpainiaren Mari Sorgin antzezlanak izango dira, guztiak arratsaldeko ordu bat eta erdietan.
    Bestalde, egun oro Vicente Goikoetxea kalean eguerdiko hamabietan, pailazoek alaitasuna ekarriko dute. Hantxe izango dira Detrakaren Trikimailu express, Trampolínen El circo de Polilla y Alcanfor, Azkona taldea Kiki, Koko, Moko eta Flaxekin, Fantasías Mágicas izenburu berdina duen lanarekin eta Adardunak taldearen Onetarik onena lana.

    ABUZTUAK 1-9 AGOSTO
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886