|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Zoriona
nahi duen maistra larderiatsua
MADAME
MARGUERITE
Egilea: ROBERTO ATHAYDE
Bertsioa: JEAN-LOUP DABADIE
Interpretea: ANNIE GIRARDOT
Musika: SYLVAIN MEYNIAC
Zuzendaria: JEAN-LUC MOREAU |
Estatu
frantziarreko Association Professionnelle et Artistique du Théâtre
elkarteak eratutako Molière sarien irabazleetariko bat Biarritzeko
Gare du Midi antzokian izango da abuztuan. Madame Marguerite bakarrizketan
egindako lanagatik emakume aktore onenari eskuratutako sariaz gain,
ohorezkoa ere eman zioten Lapurdira gerturatuko den Annie Girardot
antzerkilariari.
2002-2003 denboraldia hasi aurretik Biarritzen erakutsiko du Annie
Girardotek Molière saria eskuratzeko baliogarria izan zitzaion
Madame Marguerite antzezlana. Roberto Athayde brasildarraren obran,
ikasgela bilakatzen da antzokia eta, ezinbestekoa den arbela beltza
eszenarioan agertzen da. Ikasleak jartzen diren eserlekuetan ikusleak
kokatzen dira, zeinek irakasle onena gorpuzten duen Marguerite izango
duten maistra lanetan.
Ikasgaia emateko asmoa agertzen duen irakasle larderiatsuak burutapen
andana nahaspilatuta azalduko ditu eta besteak beste, bizitzaren
nondik norakoak. Ikasleek, ikusleek alegia, beraren barre algaren
ondorioak jasango dituzte maistra sutan jarriko baita. Emozioa metaka
azaltzen da agerraldian, Madame Margueritek zoriona besterik ez
baitu bilatzen.
Umorea eta leuntasuna
Horren berezia den irakaslearen gelara sartzea benetan zoriontsua
egiten zaie ikusleei, naturaltasun eta esku zabal azaltzen den Annie
Girardot distiratsua ikusten baitute oholtza gainean. Ikusle-ikasleak
eszenarioko protagonistaren alaitasuna eta poztasuna barneratzen
dute, ikuskizuna baino gehiago maitasun deklarazioa baita antzezlanean
eskaintzen zaiena.
Umorea eta leuntasuna osagarri nagusiak dituelarik bizitzaren inguruko
ikasgai bikaina eskaintzen du, Girardot esanekotasunaz, iraultzaz,
erlijioaz, hezkuntzaz edo sexualitateaz mintzatzen baita.
Girardotek 1974 urtean antzeztu zuen lehen aldiz Roberto Athayderen
bakarrizketa tragikomikoa, kasu hartan Jorge Lavelli argentinarra
zuzendaria zelarik. Zenbait urteren etenaldiaren ondoren, 1990ean
beste bi agerraldi eskaini zituen. 1994an, Frantziako Enbaxadaren
kexak jasoarren, Errusian antzeztu zuen testoa eta garai hartako
Gorbatxov presidenteak zera esan zion gaur egun bizi dugu
egoera dela eta horrelako lanen beharra daukagu.
ABUZTUAK 9 AGOSTO (21.00)
GARE DU MIDI - BIARRITZ
|