Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Aspaldiko doinuak gogoratzeko

     

    Donostiako 63. Musika Hamabostaldian izango den Antzinako Musika zikloa Santa Teresa Komentuan burutuko da abuztuaren 8tik aurrera. Lehen eguneko saioan La Colombina taldeak Visperas para la Virgen en las Españas del siglo XVI egitaraua jorratuko du. Taldea 1990ean sortu zuten Josep Cabré eta beste hiru kantarik eta izena Sevillako Colombina Liburutegian gordetzen den XV. mendeko kantutegitik hartu zuten. Taldeak Errenazimendu zein Barrokoko lehen garaietako doinu eliztiarrak eta profanoak jorratzen ditu, batez ere ‘a cappella’koak.
    La Colombina izango da ziklo honetako bigarren saioko protagonista ere, hurrengo egunean emango duen ekitaldian Reyna Soberana. La tadición mariana de las Españas del siglo XVI egitaraua jorratuko duelarik.
    Ekimen horren barne izango den hirugarren saioko protagonista, 10ean alegia, Ensemble Al-Kindi taldea izango da eta emango duen kontzertuan Las Cruzadas vistas desde Oriente egitaraua landuko du. Taldeak doinu arabiar poetikoak lantzen ditu; lan honetan Ousâma Ibn Mounqidh printze siriarra omentzen du.
    Mudéjar taldeak A las puertas de Granada. Música árabe-andalusí egitaraua landuko du 13an emango duen kontzertuan eta 16an Carles Magraner musikariak zuzentzen duen Capilla de Ministrers taldeak Música medieval religiosa en la antigua Hesperia egitaraua eskainiko du.
    Lautea jotzen duen Hopkinson Smithek zikloari amaiera emango dio 17an Música italiana y española del siglo XVII egitaraua entzutera emanez.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886