Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Hilabete irauten duen Hamabostaldia

     

    Donostiako Musika Hamabostaldiak bere 63. ekitaldia burutuko du abuztuaren 8tik irailaren 8 bitartean eta prestatutako egitarauan lehen mailako bakarlari, musika talde eta orkestrez gain, ohikoak diren organo, antzinako musika, interprete gazteak ganbara musika edo musika garaikideari eskainitako zikloak ere iragartzen dira. Egitarauan María Bayo soprano nafarra, Txekiar Orkestra Filarmonikoa, Lausanneko Ganbara Orkestra edo Bilboko eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoak arituko dira, azken biak Andra Mari Korala eta Donostiako Orfeoiarekin arituko direlarik, hurrenez hurren. Aurten luxuzko bi dantza saio tartekatuko dira, Milango Teatro alla Scalako baleta eta Antonio Márquez konpainiaren saioak izango baitira.

    Abuztuaren 8an abiatuko den Musika Hamabostaldiaren 63. ekitaldiak hirurogei kontzertutik gora eskainiko ditu, tarteko opera saioak, ganbara talde eta orkestra sinfonikoen kontzertuak edo konposizio berrien hainbat erabateko estreinaldi iragartzen direlarik.
    Iragarritako saioak abuztuaren 5etik 9ra bitartean Daniel Roth irakasleak burutuko duen Organo Erromantikoaren XIX. Ikastaldiarekin hasiko dira eta horren inguruan izango diren kontzertuekin. Egitasmoak irauten duen bitartean bost kontzertu izango dira Donostiako zenbait elizatan eta lehenengoan, 5ean Koruko Andra mari basilikan izango dena hain zuzen, José Manuel Azkuek Tomás Aragüés konpositoreak sortutako Virgo dei Genitrix lana estreinatuko du. Ondorengo agerraldietan Daniel Roth, Michelle Lecerq eta Cyril Schmiedlin izango dira; 9ko kontzertuko protagonistak ikastaroan izandako ikasleak izango direlarik.

    Dixie eta dantza hasieran

    Inaugurazio egunerako prestatu den egitarauan antzekia eta joera ezberdinetako musika tartekatuko dira hiriko hainbat gunetan. Abuztuaren 8ko ekitaldiak goizean abiatuko dira Gipuzkoako Hospitalean Ikertze & Mediklown taldeak eskainiko duen ekitaldiarekin; eguerdian Titiriteros de Binéfar taldea Udaletxeko terrazan izango da.
    Arratsaldeko bostetatik aurrera hiriko nagusien egoitza desberdinetan Beheko Plaza eta Maialen abesbatzen ekitaldiez gain Urumeako Akordeoi Seikotea, Solteko Dantza ekitaldia eta Sasibill Elkarte Lirikoaren saioak izango dira. Itsaso Elkarte Lirikoa, MacJeara’s Band dixi taldea, Easo Abesbatza, Gari, Montxo eta Joselontxo eta Liriako Unió Musical Banda Sinfonikoa Donostiako gune eta plazetan eskainiko dituzte euren ekitaldiak.
    Kursaaleko ekitaldiak Félix Ibarrondok sortutako Zuk zer dezu? lanaren estreinaldiarekin hasiko dira. Junajo Mena zuzendari delarik Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Andra Mari Korala, Kyoko Okada sopranoa, Lionel Peintre baritonoa, Euken Ostolaza tenorea, Felipe Barandiaran errezitatzailea eta Easo Abesbatzako Eskolania saioko protagonistak izango direlarik. Ekitaldian Carmelo Bernaola zendu berriaren Abestiak lana tartekatuko da.

    Hiru urteko egitasmoa

    Musika Hamabostaldiak 2000 urtean hasitako egitasmoari emango dio bukaera aurten, Wolfgang Amadeus Mozarten Piano eta Orkestrarako Kontzertuen Integrala-ren hirugarren atala eskainiko baitu Lausanneko Ganbara Orkestrak. Christian Zacharias pianojole eta zuzendari lanetan delarik 11 (K.412), 25 (K.503) eta 23 (K.488) zenbakidun kontzertuak eskainiko dira 19an. Hurrengo egunean 12 (K.414), 26 (K.537 ‘Koroazioarena’) eta 24 (K.491) zenbakidun kontzertuak eskainiko dituzte protagonista berberek eta 21eko ekitaldian 13 (K.415), 20 (K 466) eta 27 (K.595) zenbakidunen kontzertuekin egitasmoa burutuko da.
    Suitzako taldeari Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hartuko dio txanda 22ko ekitaldian, Juan José Ocón zuzendari delarik. Donostiako Orfeoia eta Miguel Olano tenorrarekin batera burutuko den saioan Klasiko Herrikoiak egitaraua jorratuko da, Beethoven, Mozart, Verdi, Guridi edo Solozabal konpositoreen lan ezagunak eskainiko baitira.
    Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bigarren saio bat eskainiko du 29an, oraingoan Christian Mandeal zuzendaria izanik. Ildiko Komlosi mezzosopranoa eta Laszlo Polgar bajua bakarlariekin batera Bela Bartóken Barbazulen Gaztelua operaren kontzertu bertsioa eskainiko da.

    Ingalaterra eta Txekiatik

    Donostiako Orfeoiak beste bi ekitaldi eskainiko ditu 26 eta 27an, kasu horretan Marek Janowskiren aginduetara joko duen Berlingo Irratiko Orkestra Sinfonikoarekin. Egitaraua Mozarten ‘Jupiter’ Sinfonia 41 zenbakiduna eta Bruckneren Meza Fa Minorrean lanekin osatuko da, Michaela Kaune sopranoa, Rose Marie Lang kontraltoa, Christian Elsner tenorea eta Carsten Stabell bajua bakarlari direlarik.
    John Eliot Gardiner maisuaren aginduetara arituko diren English Broque Soloists eta Monteverdi Choir izango dira Kursaalen 28ko ekitaldi nagusiko protagonistak, saioan Haendelen L’Allegro, il Penseroso ed il Moderato eskainiko dutelarik.
    Abuztuko azken eguneko ekitaldian Vladimir Ashkenazy maisuak zuzenduko duen Txekiar Orkestra Filarmonikaren txanda izango da, egitaraua Smetana konpositorearen Nire Aberria lanarekin osatuko da.
    63. Musika Hamabostaldiaren barne izango diren zikloak egitarau erakargarriak eskainiko dituzte eta horietako bat XX. Mendeko Musikari eskainitakoa izango da. Abuztuaren 31n ziklo horri bukaera emango dion kontzertuan Anaki bikotea osatzen duten Iñaki Alberdi eskusoinujolea eta Ananda Sukarian pianojolea izango dira eta saioan Gabriel Erkorekaren Soinua, Iain Mathesonen Noise enough, Luca Moscaren Cinque Danzes eta Zuriñe F. Gerenabarrena eta Antonio Lauzurikaren lanak estreinatuko dituzte.
    XX. Mendeko Musika zikloa 27an hasiko da Miramar jauregian Jesus Villa Rojok zuzentzen duen LIM taldearen kontzertuarekin, non Francisco Escuderoren lanak izango diren entzungai. Talde bera izango da hurrengo egunean Chi-llida Leku Museoan Messianen eta Ibarrondoren lanekin. Egitaraua Enrique Azurzak zuzentzen duen KEA Ahots Taldea eta Ricardo Descalzo pianojolearekik osatuko dira.
    Irailearen 2an hasiko da Ganbara Musika zikloa Josep Cabrék zuzentzen duen Capilla Peñaflorida taldearen ekitaldiarekin, non Mozart eta Haydnen lanak izango diren entzungai. 3ko ekitaldian Marta Zabaleta pianojolea arituko da hurrengo egunean Frank Peter Zimmermann bibolinjolea Enrico Pace pianojolearekin izango delarik. Saioak 7an amaituko dira Maria José Moreno sopranoa Massimo Spadanok zuzentzen duen Galiziako Ganbara Orkestra Sinfonikoarekin batera emango duen kontzertuarekin.

    Musikari gazteak

    Abuztuaren 19tik 23ra bitartean, Kutxak Andia kalean duen aretoan, Interprete Gazteen zikloa burutuko da eta bertan datozen urteetan lehen mailako musikariak izango diren bakarlariek eszenariora igotzeko eta lortutako gaitasuna erakusteko aukera izango dute. Saioak Maite Itoiz sopranoak irekiko ditu eta Pedro José R. Larrañagarekin batera Mozart, Granados, Guridi eta beste musikariren lanak eskainiko ditu. Ekimenak Kepa de Diego biolontxelojolearekin jarrituko du 20an eta Patricia de la Vega pianojolearekin batera Beethoven, Debussy edo Piazzolaren lanak eskainiko dituen. Maialen Rezola bibolinjolea Marek Rusczynski pianojolearekin batera izango da 21ean, 22an Arkaitz Mendoza pianojoleak Schuberten hainbat lan eskainiko ditu eta azken ekitaldian Unai Urrecho tronboijoleak Miyang Kim-Kierman pianojolearekin batera burutuko du ekitaldia.
    Hainbat saio izango dira Pasai Donibanen Victor Hugoren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Paula Fachado sopranoak Javier G. Sarmiento pianojolearekin batera emango duen ekitaldiaz gain musika, dantza, antzerki eta zine emanaldiak nabarmenduko dira abuztuaren 11 eta 12an.

    Desde Viana a la Quincena

    Tras recibir el 1 de julio el premio Príncipe de Viana de la Cultura, la soprano navarra María Bayo protagonizará el concierto del día 17 de agosto junto a la formación Concerto Italiano, que dirige Rinaldo Alessandrini, en el que interpretará arias y oberturas de óperas como Il Barbiere di Siviglia, Tancredi o La scala di seta, de Rossini.

    {lugaryfecha}

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886