|
|
usika
|
Ingumen
doinu lasaiak
Víctor
de Diego saxojole bilbotarrak burutzen duen laukoteak Iratxo disko
berriaren aurkezpena egingo du hilabete honetan Donostian, Plentzian
eta Bakion, lan berria Víctor de Diego Gruop izenburupean
argitaratutako lehena delarik. Laukotea, Bartzelonan aritzen diren
musikari entzutetsuek osatzen dute, Jordi Bonell gitarrajolea, M.
Rai Ferrer kontrabajujolea eta David Gómez musikariak biltzen
baitira jazza jorratzen duen musikari bilbotarraren inguruan.
Iratxo disko berrian bederatzi kantu biltzen dira, guztiak laukoteko
musikariak sortutako doinu orginalak direlarik. Hala ere, saxojole
bilbotarrrak, ia 30 diskotan parte hartu du, eta oraingoaz gain,
talde burua izan da ere 1993an argitaratutako Sepak low lanean eta
1996an kaleratutako Amaia diskoan. Azken lan horregatik Kataluniako
Jazz Musikari Elkarteak urteko disko onenaren saria eman zion.
Víctor de Diego eta bere inguruan biltzen diren musikariek
saio ugari eskaintzen dituzte Euskal Herriko zein Estatu espainiarreko
eta atzerriko klub eta jaialdietan. Jazz doinuez gain, musika klasikoa
ere lantzen du De Diegok eta 2001 urtean Rusiako Orkestra Sinfonikoarekin
eskaini zuen kontzertua, ekitaldiko zuzendaria Mstsilav Rostropovich
izan zela.
}
|