Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Jaietan ospatuko den urteurrena

     

    Simple Minds talde eskoziarra izango da uda honetan Euskal Herrian joko duen talde indartsuenetarikoa baita Bilboko Aste Nagusiko egitarauan tartekatutako ekitaldi disdiratsuenetarikoa ere. 17an izango den ekitaldia, ezohiko tokian burutuko da Abandoibarra inguruan izango baita, Renfe enpresak kontenedorak biltzeko erabiltzen zuen tokian alegia.
    Taldea sortu zenetik jarraitzen duten Jim Kerr eta Charlie Burchill musikariek, Simpel Mindsen 25. urteurrena ospatzen ari dira 2002 urtean zehar eta hori ospatzeko Cry izenburua daraman lana argitaratu dute, azken hamarkadan kaleratutako lehena eta ibilbidean ateratako hamazazpigarrena. Disko berriaren aurkezpena apirilaren 17an egin zuten sorterriko Glasgow hirian eta ondoren Europa barreneko birari ekin zioten, tartean Valentzia, Vigo eta Madrilen kontzertu arrakastatsuak eskainiz.
    Argitaratutako disko berria Erresuma Batuan eta Italia artean grabatutako lana da eta Jim Kerr taldeburuaren esanetan bertan agertzen diren “lehen lau kantak Sizilian idatzi nituen eta eurek dira bizienak eta freskoenak. Diskoaren inguruan eginbeharreko guztiak Glasgown egin ditugu, lana bertan borobildu eta osatu baitugu”. Musikari eskoziarrak onartu egiten du Cryen eragin nabarmena izan dutela joera ezberdinetako doinu berritzaileak “Dj berrien eta dantzarako erritmoen ikutua” agerian gelditzen direlako. Esandakoa baieztatzeko Vince Clarke, Erasure taldea, Yazoo eta Depeche Moderen kolaborazioak aipa daitezke. Hala ere, diskoan agertzen diren kantu guztiak originalak izateaz gain “ikutu klasikoa duten pop doinuan murgiltzen diren kantuak dira”. Dena dela, Kerrek bi disko betetzeko adina abesti zituen eta datorren urtean “indar izugarria izango duen beste album berri bat” ateratzeko asmoa agertu du.
    2002 urteak beste koska bat jarriko du Simple Mindsen historian. 25. urteurrena ospatu, disko berria kaleratu eta Glasgow hirian hasi zuten Europa, Amerika, Japon eta Australian barrena burutuko duten lehen bira ia hamar urteko etenaldiaren ondoren.
    Orain arte eskainitako aurkezpen kontzertuetan Kerrek agindutakoa bete du taldeak, musikari eskoziarrak “show indartsuak taldean eta doinuan oinarritutakoak” izango zirela esan baitzuen. Bere esanetan, agerraldiak “osagarririk gabe eskainiko ditugu, ibilbide berria hastea bezala aurreikusi dugulako eta birari zintzotasunez aurre egiten diogulako”.
    Abandoibarrako kontzertuan Cry disko berriko kantuak zein orain arte argitaratutakoetan ospea eskuratu dutenak tartekatuko dituzte. 25 milioi diskotik gora saldu ondoren Don't you (forget about me), Promise you a miracle, Let there be love edo Once upon a time bezalako kantuek eman diete zalegoaren oneritsia
    Simple Minds-en esanetan, urte hauetan taldea bizirik irauteko bi arrazoi nagusi izan dira. “Alde batetik, 80ko hamarkadan talde bikainak sortu zirelako baina ez dute izan guk izan dugun zortea, eta bestetik talde sentimendua eta jarraitzeko erakutsi dugun adorea”. Bi hamarkada eta erdiko ibilbidean taldeak ukaezina den eboluzioa erakutsi du eta “nahiz eta teknologia berriak gehitu, gure izaera mantentzea lortu dugu, gaur egun MP3 edo Internet gabe bizitzea jasanezina izango litzatekelako”.

    ABUZTUAK 17 AGOSTO (24.00)
    ABANDOIBARRA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886