Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Kultura desberdinak Bidasoan agerian

     

    Bidasoa-Txingudi eskualdea osatzen duten Hendaia, Hondarribia eta Irun udalerriek BidasoaFolk’02 jaialdi jaioberria ospatuko dute abuztuaren 23tik 25era bitartean, non kantu eta musika nagusituko diren. Ekimen honetan kultura tradizional biziak aurkeztu nahiari antolatzaileek Euskal Herriaren kultur ondare aberatsari balioz eman nahi diote eta jarritako asmoak gauzatzeko dantza, kale antzerkia eta argazki erakusketekin osatuko da egitaraua. Hiru egunetan zehar Irlandako doinuak jorratzen dituen Limerick edo Zuberoakoak eta Lapurdikoak lantzen dituzten Peio Serbielle eta Bidaia, hurrenez hurren, Mediterraneoko erritmoa María del Mar Bonetek gerturatuko du eta Gaztelakoak berriz Eliseo Parra musikariak.

    BidasoaFolk’02 ekimena abuztuaren 22an abiatuko da Irunen, hiriko Musika Bandak Zabaltza plazako kioskoan hamarretatik aurrera eskainiko duen folk kontzertuarekin. Aldi bereko jarduera horri hurrengo egunean Hendaiako Gaztelu Zahar pilotalekuan izango den kontzertuak emango dio jarraiapena, non Peio Serbielle zuberotarra eta doinu irlandarrak jorratzen dituen Limerick talde euskalduna eszenarioan izango diren.
    Peio Serbielle kantariak Estatu espainiarrean dagoen SGAEren parekoa den SA-CEM erakundeak iazko musika tradizioanal eta Munduko musiken saria eskuratu zuen Parisen 2001eko abenduan. Lau disko argitaratu ondoren, bosgarrenean murgilduta dabil Serbielle, bertan Mikel Laboa, Amaia Zubiria, Andra Mari Abesbatza eta beste Euska Herriko zenbait musikariz gain Richard Galliano, Karen Mathesson edo Jean-Philippe Rykiel laguntzaile dituelarik. Lan berrian Bulgaria, Grezia, Maroko eta Japonian zehar bildutako doinuak ere tartekatuko dira.

    Folk irlandarra

    2000ko udan sortutako Limerick taldearekin burutuko da iragarritako lehen kontzertua, non Ganbara, Txanbela, Alboka edo Euritan Blai euskal talde ezberdinetan ibilitako zenbait musikariak, ska doinuak jorratzen dituen Skunk taldean edo Bilbao Filarmonia klasikoan ibilitakoak biltzen diren. Limericken zeltiar musika, bereziki irlandakoa, gogoko duten bost musikari elkartzen dira. Modu tradizionalak eta akustikoak eskaintzen dituzten doinuen artean Irlandako kanta ezagunez gain Eskoziako, High Lands-eko edo Britainiako aireak ere tartekatzen dira.
    Mediterraneoko erritmoak nagusituko dira 24an Hondarribiako Gipuzkoa plazan izango den agerraldian, saioan Mallorcan jaio eta kantari bezala lehen urratsak Bartzelonan eman zituen María del Mar Bonet-ek Raixa azken grabazioa aurkeztuko baitu.

    25 urte kantagintzan

    Disko berria iazko Grec jaialdiaren barne Plaça del Rei gunean emandako bost ekitaldietan grabatu zuten eta bertan bere ikuslegoaren aurrean burutu dituen 25 urte isladatzen dira. Diskoari izena ematen dion Raixa hitza, arabiarrek Mallorcan izan ziren garaiko lorategia da. Bisitarientzat irekia egon bazen ere, gaur egun itxita dago eta bere etorkizuna zalantzan dago, porlanak irensteko arriskua baitago. Lan berria aurkezteko, Bonetek ohiko dituen Joan Valent eta berak zuzentzen duen Ars Ensemble oholtza gainean izango dira.
    Azken kontzertua Irungo Santiago pilotalekuan burutuko da 25ean, ekitaldian Lapurdiko Bidaia taldea eta Eliseo Parra gaztelatarra izango dira. Ibilbide laburra burutu badu Bidaia taldeak, musikari aski ezagunak biltzen ditu bere baitan, Caroline Phillips, Mixel Ducau, Ritxi Salaberria eta Javi Areak osatzen baitute. Laukoteak Euskal Herriko ohiko dantzetan oinarritako melodiak zein munduko toki ezberdinetatik eskuratutako kantuak eskaintzen ditu.
    Valladolideko Eliseo Parra musikariak esakiniko duen saioan, Viva quien sabe querer martxoan aurkeztutako azken diskoan tartekatutako kantuak nagusituko dira. Azken lana, bere taldekideekin batera hiru urtetan burututako ikerketen ondorioa da, Parra eta musikariek elkarlanean plazaratu baitute lan berria. Diskoan bildutako 11 kantuetan Iberiar Penintsulako folklorea zein herri tradizioetan egindako lana nabaritzen da, Parrak kultura desberdinak aztertu baititu eta gaztelaniaz gain katalanez, galizieraz zein euskeraz egidako kantuak argitaratu ditu.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886