Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 64. agosto de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Maitasuna eta diru gosea Provenzan

     

    Zarzuelaren historian zehar gehien taularatuenetariko lana ikusgai izango da Bilboko Aste Nagusiko lehen egunetan, Jacinto Guerrero konsposagileak sortutako Los Gavilanes izango baita ikusgai. Mexikoko Arte Ederren Antzokiko ekoizpen handian José Ramos Martínen liburuan oinarritutako ekoizpen osoa taularatuko da, sarritan alde batera utzi den lehen ataleko hirugarren ekitaldia ere antzeztuko baita.
    Antzoki mexikarrak ekoiztutako ikuskizuneko bakarlari nagusiak Milagros Martín sopranoa, Ismael Pons baritonoa eta Guillermo Orozko tenorea dira, besteak beste. Beraiekin batera José Antonio Irastorzak zuzendutako Orkestra Lirikoa, Ruperto Chapí Koroa eta TVEko Miguel Fuentes balleta izango dira.
    Los Gavilanes-en argudioak amodioa eta diru gosea ditu osagarri nagusi. Agerraldia Juan bere jaiotetxera iritsitakoan hasten da. Duela urte mordoa bertatik alde egin zuen, Ameriketara aberastasun bila joateko. Adrianarekin maitemindua zegoen, baina neskaren amak senar aberatsa nahi zuen alabarentzat. Ameriketan dagoela, Adriana gizon aberats batekin ezkondu dela jakiten du Juanek. Denboraren poderioz, Adriana eta Rosaura alaba pixkanaka gizarte mailan behera egin eta miserian murgiltzen dira.
    Proventzan kokatzen den ikuskizunarekiko leialtasun osoa erakutsi du Leonardo Jiménez eszena zuzendariak.

    ABUZTUAK 17, 18, 19 AGOSTO (21.30)
    EUSKALDUNA JAUREGIA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886