|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Auzoz-auzo
doa kale-antzerkia
Ekainean
Donostian hasi zen Antzerkia Kalean ekimenana irailaren 14an bukatuko
da, hileko bi asteetan hainbat saio eskaini eta gero. Circ Panic
taldeak esaterako, Servicios a domicilio antzeztuko du Egia auzoko
Martin Santos plazan 3an eta hurrengo egunean Antiguoko Julio Caro
Baroja plazan. Ikuskizun horretan roulottean doan neska turista
eta Vespan doan iturgin baten arteko gora-beherak azaltzen dira
zirko teknikaz baliatuta.
Ohiulari Klown konpainiak sortu duen Otiacicoh azkena lana izango
da ikusgai 4an Egiako plazan. Virginia Imazek zuzendutako laneko
protagonistak ustekabean, gaur egun agertzen diren El Salvadorren
1500 urtean bizi diren bost indiar dira.
Kulki, Profesor Karoli, Hortzmuga eta Pikor taldeen lanak izango
dira ikusgai irailaren 5ean hiriko auzo desberdinetan. Ikuslego
gazteenarentzat prestatutako Arrantzaleen jolasen jaia eskainiko
du Kulki taldeak Intxaurrondoko Justo Elizaran pasealekuan eta Egian
El elixir de la vida lana jarriko du ikusgai Profesor Karolik. Hurrengo
egunean Antiguo auzoan izango den ikuskizun horretan Karolik umorez,
ekintzaz eta zirko gaitasunekin asmatutako edabea aurkeztuko du.
Hortzmuga taldeak Rekolore antzeztuko du Antiguon 5an eta 6an Altzako
Santa Barbaran, non hiriguneen normaltasunaren heriotza
aldarrikatzen duen kalejira eroa eskaintzen duen.
Pikor taldeak boxeo laukia bilakatuko ditu 5ean Amarako Olaeta plaza
eta 12an Altzako Jolastokieta ingurua K.O. lana antzezteko. Nahi
duen ikusle orok El Gallo de Panamáren kontra lehioatzeko
eta diru ugariz hornitutako txekea eskuratzeko aukera izango du.
Gorringok taldeak Trufaldinoren trufak ikuskizuna antzeztuko du
7an Intxaurrondon eta 14an Egian. Trufaldino, gazteluko erregearen
morroia, kokoteraino dago nagusi gozozlearen gutiziak betetzeaz,
bere benetako desioa Pantxineta etxeko neskame xarmantarekin egotea
baita.
Kukubiltxo taldeak borobilduko du egitaraua 7an Antiguon esakiniko
duen Ekidazu, lehoiek ez dakite bibolina jotzen lan musikalarekin.
Ikuskizun horretan multinazional baten etorrerak ekidazutarren bizimoduan
izango duen eragina islatzen da.
|