Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Raflesek badu nork zaindu

    NATATXA
    Autorea: LUIS M. PESCETTI
    Egokitzapena: PABLO VALDÉS
    Itzulpena: RITXI LIZARTZA
    Aktoreak: AINHOA AIERBE,
    NAGORE ARANBURU, NORA
    CHOUZA, ITZIAR URRETABIZKAIA, JULEN VEGA

    Eszenografia eta jantziak: JOAN MIQUEL REIG
    Argien diseinua: JULEN ZABALLA
    Soinu eta argi teknikariak: JOXEAN JARAMAGO, JULEN ZABALLA
    Produkzioa: TXALO PRODUKZIOAK

     

    Txalo produkziokoek, Natatxa, bere azken proiektuarekin, familiarteko publikoari zuzendutako antzezlanaren aldeko apostua egin dute, umorea, fantasia eta jolasa nahasten dituen Luis M. Pescetti autore eta musikologo argentinarraren lanean oinarrituz.

    Umeen lengoaia

    Anartz Zuazua aktorearekin harremanetan jarri ziren lana zuzendu zezan. Azken hiru urteetan gazteei antzerki eskolak ematen dihardu eta joan den azaroan, Dar Darrekin Eta zer? haurrentzako lana estreinatu zuen. Zuazuaren esanetan, idatzita dagoen hizkuntza da Pescettiren obra interesgarria egiten duen elementuetariko bat, umeek erabiltzen dutenarekiko fideltasun handia duelako. “Oso identifikatuta senti daitezke haurrak, ez bakarrik hor gainean kontatzen dena ume batek narratzen duelako, baizik eta erabiltzen den hizkuntza, umorea eta logika oso errealak direlako. Ez da ume baten parodia, istorio beraren tratamendua ez baitago heldu baten ikuspuntutik egina, sarri askotan gertatzen den bezala. Alabaina, nagusiek ere ondo pasatuko dute antzezlanarekin eta pentsaraztea eragingo die, sarritan umeek, konprenitzen ez dugun mundua dutela erakutsiz”.
    Ritxi Lizartzak, Pablo Valdesek Pescettiren lanaren egokitzapena euskaratu du, proiektua elebiduna izanik, estreinaldia eta aurreneko antzezkizunak euskaraz egingo dituztelarik. Halaber moldaketak gutxienekoak izan dira, jatorrizko obra kapitulu ezberdinetan egituratua baitago baina inongo hildorik gabe, bakoitzean ipuineko protagonisten, Natatxa, Pati bere adiskidea, ama eta Raffles txakurraren gorabeherak kontatzen direlarik. Valdesek kasu honetan akzioa barneratu dio istorioari jarraikortasun bat lortzeko xedez. Honela, liburutik gehien gustatu zazkion aldeak batu ditu kontaketa egun bakarrean zentratuz, Natatxak Rafles kalean topatzen dueneko pasartea nabarmenduz.
    Aktore banaketa aldez aurretik erabakita zutenez eta proiektuak aurrera egingo zuela jakin bezain laster, Natatxa gorpuzteko Nagore Aranbururekin harremanetan jarri ziren. Juan M. Pescettiren lana irakurrita zeukan eta pertsonaia ikaragarri gustatu zitzaion Aranbururi. Gainera, haurrei zuzendutako antzezlan baten parte hartzen duen lehen aldia izango da, dena dela, zenbait emanalditan Nora Chouzarekin txandakatuko da eszenatokian. Bestalde, Ainhoa Aierbek amaren papera eta Itziar Urretabizkaia Patiren, Natatxaren lagunarena, pertsonaietarako aukeratu zituzten.
    Julen Vega azken hiru urteetan Anartz Zuazuaren ikaslea izan da ikastolako antzerki tailerrean eta bere aldeko apostua egitea nahi izan du Raffles txakurraren pertsonaia eskiniz. Hitzik egiten ez badu ere Natatxarenarekin batera paperik garrantzitsuenak dira istorioaren ildoa markatzen baitute.

    Hizki -jokua

    Umeek edozein gauzatik mundu oso bat bihurtzeko duten abileziaren ideiari jarraiki elementu gutxiko eszenografia erabiltzeko erabakia hartu dute. Joan Miquel Reig balentziarrak fondo urdindun eta kolore ezberdinetako tamaina handiko hizkiz osoturiko eszenatokia diseinatu du, honela, hizkien bidez istorioak berak eskatzen dituen espazio anitzak burutuko dituzte.

    IRAILAK 13 SEPTIEMBRE (22.00)
    LICEO ANTZOKIA GERNIKA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886