Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    udiobisualak

    Bidasoako laburmetrai festa

     

    Bidasoa Filme Laburren Nazioarteko Zinemaldiko iratzeek dagoeneko bere V. urteurrena ospatuko dute. Aurtengoan ere izango da berrikuntzarik, hain zuzen ere, jaialdia irailera mugatu beharrean abuztuko azken astea aprobetxatzea erabaki dute ahalik eta publiko zabal eta ugariena urreratzeko amoz.
    Abuztuaren 22tik irailaren 13ra bitartean izena eman duten berrogeita sei lanetatik, orotara, hogeita zortzi laburmetrai aukeratu dituzte atal ofizialean parte hartzeko. Aurkeztu direnetatik gehientsuenak Madrilgo ekoizleenak dira baina badira ere Bartzelona eta Euskal Herriko puntu ezberdinetako errealizatzaileenak ere.
    Besteak beste, Alberto Cañada zine historialari eta kritikoa, Carlos Basas UPNAko Zine Tailerraren zuzendari eta zine doktorea, Alejandro Arizkun UPNAko Ekonomiaren historian doktorea, Carlos Mugiro errealizatzailea, Mikel Pruaño bideo ekoizlea, Jon Abril Berako Kultur Koordinatzailea, Michel Cellier Cinéma des Varièteseko arduradunetako bat eta azkenik, José Antonio Cruzek, Jaialdiko zuzendariak, osotuko dute edizio honetako epaimahaia.
    Lehiaketatik at, zinemaldiak zenbait atal aurreikusi ditu. Alde batetik Kirikú eta sogiña familiarteko ikuslegoarentzako filma eskeiniko dute. Bestalde, Gusto por el cine sailaren barne Christophe Gansen El pacto de los lobos luzemetraia ikusteko aukera izango da.
    Joan den urtean Bidasoa inguruko gazteek modu experimentalean Bideo sormen mostra antolatu zuten eta aurtengoan jaialdiaren barne bertan aurkeztutako lanak ikusgai egongo dira, honekin batera, Canneseko Publizitateko Zine Jaialdian irabazle ateratako lanak igorriko dituzte.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886