|
|
antza
|
Euskal
folklorearen sustatzaile
Basauriko
Dantza Agerketa tokian tokiko dantzak eta orohar euskal folklorearen
sustrai eta ondarea mantentzearen alde lan egiten duten taldeak
bultzatzeko asmoarekin sortu zen orain 30 urte. Irailaren 14 eta
15 bitartean Irule, Markina-Xemein, Antzuola, Tutera, Falces, Zubieta
eta Donibane Garazitik etorritako konpainiek hartuko dute parte
azken edizio honetan.
Ekitaldi ikusgarriago bat lortzeko xedez antolatzaileek bulkada
berri bat ematen saiatu dira jaialdia modu eguneratuago batean aurkeztuz.
Lehenengo egunerako, Danbolin txistulari Elkartekoekin kalejira,
gonbidatutako konpainia ezberdinen ekitaldia eta gauerditik aurrera
Bigiri taldearen kontzertua aurreikusi dituzte. Hilaren 15ean aldiz,
Agintzari, Basauritar eta Edurre herriko taldeek errepertorioko
zenbait dantza burutzeko asmoa dute.
Hogeita hamar urte hauetan, Agerketara behin baino sarriagotan hurbildu
izan dira talde anitz, esaterako, Markina-Xemeingo Zerutxuko dantzariek.
Lea-Artibai inguruko folklorearen erakusle direnak, aurtengoan hiru
lan ezberdin eskeiniko dituzte. Xemeingo Ezpata Dantzarekin hasiko
dute ikuskizuna, Mahai gaineko dantzarekin jarraitzeko. Azken honetan,
dantzariak, bakarka, alkatea eserita dagoen mahaiaren gainean arituko
dira. Bukatzeko ihauterietan ohikoa den Zaragi dantzari ekingo diote,
artza espektakuluaren bereizgarri nagusiena delarik.
Antzuolako dantzariak ere izan dira inoiz Basauriko kaleetatik jira-biran.
Trokeo dantza osotzen duten lau modalitateak ezagutzera emango dituzte
eta baita Sorgin dantza, ihauteri garaian egiten den beste dantza
bat.
Oiongo Irule taldeak, Revolcón del cachi, mirespen eta errespetuan
oinarritutako erritoa eta bestalde, Danza de los Santos Patrones
dantzak eskeiniko dituzte.
Nafarroatik, Falcesetik hain zuzen ere, Makaia taldeak herrian ohikoak
diren bost dantza dakartza. Euretako batean olibondoetan lan egiteko
falce deritzon igitai antzeko tresna erabiltzen dute.
Oraingoan ere ez dira faltako nafarroako herri honetan mozorro garaian
burutzen dituzten dantza herrikoiak, horretarako biztanleak Trullo
gisa jazten dira za-kuak erabiliz.
Zubietako johaldunek zanpantzarren doinu indartsu eta sendoarekin
hasiera emango diote ikuskizunari, azkenik, Donibane Garazitik datozen
Garaztarrek Jauziak dantza eskeintzeaz gain, binaka egiten den kontradantza
eta Lantza luzea erakutsiko dituztelarik.
Tuterako makil dantza
Paloteado edo Makil dantza Tuteran, San Juan eguneko aurreneko larunbatean
egiten den dantza herrikoia dugu. Aurten dantza hau berreskuratu
zeneko 25. urteurrena ospatzen ari dira, beraz aipatu berri dugun
honekin batera Jota Tudela eta Viva la Pepa ere eskeiniko dute Grupo
de danzantes del Paloteado de San Juan de Tudelakoek.
IRAILAK
14-15 SEPTIEMBRE
BASAURI
|