|
|
usika
|
Bizkaiko
kaleetatik musika dantzan
Munduko
herrialde ezberdinetatik etorritako dozena bat talde, besteak beste
Errumania, Erresuma Batua, India, Alemania, Brasil, Portugal, Frantzia
edo Catalunya izango dira aurten irailaren 13tik 14ra bitartean
izango den Nazioarteko Kaleko Musikarien II. Topaketan. Musikale
jaialdi ibiltaria Basauri, Erandio, Leioa, Sestao, Mungia eta Zornotzako
karriketatik zehar gauzatuko da beste behin, Galiziako gaitak, jazz,
perkusio, clown ikuskizun, joera ezberdinetako fanfarreak eta folk
doinu indartsuak nahastuz, bertan izango diren hamabi taldeek, alaitasun
eta festarako grina erakutsiko dutelarik.
Leioa,
Zornotza eta Mungian izango dira aurreneko ikuskizunak 13an eta
Musikaleren lehen eguneko partaideak Brasilgo Kalimbao, LUrsarii
Fanfarre, Jaipur Kawa Brass Band, The Missing Stompers, Xarop de
Canya eta Acousteel Gang izango dira. Kalimbao taldeak El carnaval
está en la calle muntaia jarriko du ikusgai, non herrialde
latinamerikarretan, bereziki, hainbesteko indarra duen festaren
froga bizia dakarten. Jazkera deigarri eta koloretsuekin luma, txintxarri
eta antzeko elementuekin apainduta burutuko dute baraien kalejira.
Ekoizpen ikusgarrian passista, batuqueiro,
comissao de frente eta baianais izenburuko
taldeak osatzen dira.
Rajastaneko Jaipur Kawa Brass Band taldea ere izango da lehenengo
egunean. Indiako tradizioan oinarritzen da bere ikuskizuna, non
jai nazionalen ospakizunak, jai herrikoiak, ezkontzak edo hiletak
girotzen dituzten. 1750 urtean Britaniar Imperioko Gobernuak Calcutan
aurkeztu zuen aurrenekoz honelako talde bat eta horrelako bandak
Indiako kulturan errotu dira. Jaipur Kawa musikari profesionalez
osaturiko konpainia da, taldean, klarinete, tronpeta, tromboi, tuba,
perkusio eta tanborrajoleak Hameed Khan Kawaren zuzendaritzapean
biltzen dira. Egungo ekitaldietan zortzi musikari, dantzari bat,
fakir bat eta mago bat agertzen dira eta jorratzen dituzten erritmo
aberatsez gain, bapateko doinu birtuosoak eskaintzen dituzte.
Dultzaina eta perkuioaren erritmoetan oinarritzen ditu bere ikuskizunak
Kataluniatik gerturatutako Xarop de Canya taldeak. Musika eta kale
antzerkia biltzen ditu konpainiak Terrabastall ikuskizunean, jantzi
ikusgarriekin osatzen baitituzte beraien ekoizpenak. Bederatzi taldekideentzat
ezinbestekoa da ikuslegoaren partaidetza, jai herrikoiak zein beste
motatakoak aberasteko zeletuak ikuskizunean murgiltzea beharrezkoa
baita.
Marching band
The Missing Stompers talde madrildarrak jazz, blues eta New Orleansen
ospetsuak egin ziren marchins banden doinuetan oinarritutako
saio erakargarria burutuko du. Musikariek gizarteari egonezina sortzen
dieten galderei erantzun nahi diete, alegia, nondik gatoz?,
bizitzarik ba al dago heriotzaren ostean?, edo nola
ezabatu kafearen orbanak?. The Missing Stompersen ekitaldia
entzun ondoren galderak bertan jarraituko dute, baina ikuslegoa
jazz kontzertu bikaina entzunda joango da, marchins bandek
eskaintzen dituzten saioek edo Louis Armsotrongek zuen show itxura
ematen baitiete agerraldiei. Jazz tradizionalaren doinuetan murgiltzeaz
gain ekitaldietan freskotasun giroa eta ikaragarrizko bizi poza
nagusitzen dira.
Errumaniako Moldavia erdialdean dagoen Zece Prajini herriskatik
datorren LUrsarii Fanfarreak, buhamen musikan oinarritutako
saioak eskainiko ditu. Inguru horretako biztanleei ursari
(hartz hezitzailea) deitzen diete eta herrian bizi diren ia gizon
guztiak dira musikariak. Globalizazioa eta ohiutura berriak direla
medio, ia desagertzear ziren erritmoak berreskuratzen murgildu zen
burubelarri Elena Mota irakaslea eta asmo horrekin sortu zen egun
Junica Pantiruk zuzentzen duen Ussarii Fanfarrea.
Bidoiak astintzen
Janzkera basatiekin agertzen diren zazpi gazte dira Acousteel Gang
taldeko partaideak eta tamaina desberdinetako metalezko bidoiak
astintzen dihardute, koreografia lotsagabeak eginez. Abiapuntu horretan
hasten da taldearen kalejira zaratatsu eta ritmoz beterikoa, gai
baitira Hancocken kanta bat zein Manu Chaok argitaratutako azken
diskoko doinu dantzagarriak egiteko.
Musikale ekimenak Leioan, Basaurin, Sestaon eta Erandion izango
du jarraipena 13 eta 14an eta bezperan ibilitako taldeez gain, beste
seiren saioak txandakatuko dira. Estatu frantziarreko Samu eta Les
Costards, Ingalaterrako The Bollywood Brass Band, Mondodrum euskaldunak,
Galiziako Bande & Merca, Portugalgo Galandum Galundaina eta
Bohuia talde berberea.
Samu eta Les Costardsek kale-musika eta antzerkia elkartzen dituen
A Bout de Soufflé lana jarriko du ikusgai. Lau antzezle-musikarik
ekoiztutako laneko protagonistak, ondorengo hauek dira: munduko
gauza guztiak txundituta uzten dituen Léonie ama, nondik
datorren ez dakien Maximilien amnesikoa, nekazal itxura duen Angelo
rockerra eta Renfeko jubilatu izateagatik jasaten den Mimile nekagarria.
Klownaren irrifarrea eta musikaren gozamena elkarturik, kale-antzerkiaren
joera berria eskaintzen du laukoteak.
India Erresuma Batuan
Hamar
musikari zaratatsuk osatzen dute jatorri indiarreko doinu berritzaileak
jorratzen duen The Bollywood Brass Band talde ingelesa. Burutzen
dituzten kalejiretan tronpetak eta dhol danborrak nagusitzen dira,
zerbait gertatzen ari denaren seinale. Bollywood Brass Band taldeak
Shyam banda ospetsuaren doinuak moldatzeaz gain Bombay hirian pelikula
arrakastatsuei egindako konponketekin uztartzen dituzte. Curry
saltsa horri beste zenbait osagai gehitzen dizkiote, esperimetazioa
ere lantzen baitute Brasilgo samba-reggae ritmoak tartekatuz.
Hamabi musikarik osatzen dute Adolfo García Gorria perkusiolari
eta musika hezitzaileak 1996an sortutako Mondodurm taldea. Lantzen
duten errepertorioan eurek sortutako piezak eta Afrika edo Brasileko
oinarri erritmikoa duten doinuak nahasten dira, folklore unibertsala
ahaztu gabe. Dinamikotasuna eta indarra dira agerraldietako ezaugarri
nagusiak eta aldez aurretik jarritako asmoak lortzeko mundu osoko
musika tresnak erabiltzen dituzte.
Ourenseko eskualdean sortutako Bande & Merca Gaita Bandak gerturatuko
ditu Euskal Herrira Galizako doinu ezagunenak. Ia hogei eta hamar
gaitajole eta perkusiojolek osatzen duten musika taldearen ezaugarri
nagusiak gazteatsuna eta jabetutako trebezia dira. Aipatzekoa da
ere taldekiedeen janzkera, bi motatako erropak erakusten baitituzte;
alde batetik, tunika luzea daraman Gorteetako Erdi Aroko trajea,
eta bestalde garai bereko herri jantzia. Taldearen errepertorioan
aspaldiko gaiteroak joten zituzten herri doinuak nagusitzen badira,
joera berriei egokitutako doinu garaikideak ere jorratzen dituzte.
Doinu berbereak
Musika tradizionala jorratzen duen Galandum Galundaina talde portugaldarra
lau musikari gaztek osatzen dute. Abílio Topa, Paulo Preto
eta Alexandre eta Paulo Meirinhos musikariek Miranda del Duero inguruko
doinu zaharrak bildu, ikertu eta ezagutzera ematen ahalegindu dira.
Lurralde horren isolamendua dela medio, ez du beste musika joeren
eragina izan, bere aho hizkuntzarekin, Hizkutza Mirandarrarekin
alegia, gertatu den bezala. Taldekideen formakuntza senitartekoen
eraginak bultzatu badu ere, lau musikariek Oportoko Musika Kontserbatorioan
eta Jazz Eskolan eta Oporto eta Bragantzako Goi Mailako Hezkuntza
Eskolan, hezkuntza musikalaren adarrean, alegia ikasi dute. Laukoteak
hauspodun gaita mirandarrak, gerra kutxa, bonboa, Santiagoko
maskorrak (charrascak), kaskainetak eta panderoa jotzen ditu.
Doinu berbereak jorratzen dituen Bouhia taldearekin bukatuko dira
Musikale ekimenaren II. topaketak. Bouhia 2000ko urrian sortu zen,
Mustapha Agharban Tasmanek Marokoko iparraldea utzi
eta Bilbora heldu zenean. Gaur egun hamar musikarik osatzen dute
taldea eta Bizkaiko hiriburua aukeratu dute beraien entseguak egiteko,
musikarien artean jatorri berberekoak, euskaldunak, murtziarrak,
alemaniarrak eta beste zenbait herrietako taldekiadek biltzen dira.
Kongak, banjoa eta perkusioa autodidaktikoki jotzen dituen Tasmanek
bere kabuz hasi zen musika tresnak egiten eta bere sorterriko musika
tresnak jotzen. Talde bi sortu ondoren, zenbait jaialdi eta eztegutan
jo zuen eta egun perkusio irakaslea izateaz gain, Euskal Herriko
Unibertsitateko Abesbatzarekin kolaboratu du. Tasmanek
Mustapha Elmarrouti (kongak, panderoa, Marokoko kaskainetak eta
tam-tama), Sabine Dúnket (mokodun flauta eta ahotsa), Ana
Jodar (darbuka, maroko eta Espainiako kaskainetak), Iñaki
Gaztelu (saxofoia), alberto Blanco (bibolina), Eduardo Montoya (perkusioa)
eta Jakim Acua (panderoa) osatzen dute. Bouhiaren ikuskizunak jatorri
berberea eta egiptiarra duten dantzekin osatzen da, Aurea García
eta Lide Etxebarriak, eskainitakoak, alegia.
BEGIRATU
AGENDA
|