Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Egitarau bikoitza udaren azkenean

    LOS GAVILANES
    Interpreteak: M. MARTÍN, I. ARRUABARRENA, L. CANSINO, J. FERRER, J. GARCÍA, J. L. SORALUZE, eta abar.
    LA TABERNERA DEL PUERTO
    Interpreteak: H. GALLARDO, A. AIERBE, M. SALAVERRI, J. LAVID, eta abar.
    ORQUESTA SINF. DONOSTIARRA
    LÍRICA SASIBIL

    Musika zuzendaria: TULIO GALIARDO
    Ekoizpena: SASIBILL E. L.

     

    Zarzuela lan ezagunenetarikoak eskainiko ditu Sasibill Elkarte Lirikoak irailean, 12an eta 13an, Jacinto Guerreroren Los Gavilanes taularatuko baitu eta 14an eta 15ean Pablo Sorozabalen La Tabernera del Puerto. Guerrero konposagileak sortutako zarzuela, 1923an taularatu zen lehen aldia. Los Gavilanesen istorioa Provenzan kokatzen da eta ikuskizuneko protagonista, Juan alegia, Ameriketara dirua egitera joan eta sorterrira itzultzen den gizasemea da. Alde egin aurretik Adriana maite zuen Juanek, baina neskaren amak dirudun senarra nahi zuen alabarentzat. Adriana ezkondu eta alargundu egiten da eta Juan itzultzerakoan Rosaurarekin maitemintzen da, neskak Gustavo arrantzalea gogokoagoa badu ere. Juan eta Rosauraren arteko ezteia prest dagoenenan, atzera egiten du indianoak.
    Solozabalaen lana, bestalde, Federico Romero eta Guillermo Fernández Shaw sortzaileen liburuxkan oinarritzen da. Sei urtez hiritik kanpo ibili ondoren Verdier mariñela sorterrira itzultzen da, non Marola lirainak taberna berria ireki duen Juan de Eguiarekin. Itsas-gizon guztiek Marolarekin maiteminduta daude, emazteak jeloskor jarriz. Verdier Leandro eta Juan de Eguia aspaldiko lagunekin bildu eta gaztaroko garaiak gogoratuko ditu. Leandro Marolarekin maiteminduta dago eta Juanek kokaina kontrabandoa egitea proposatzen dio mutilari. Maiteminduak itsasontzian direla, ekaitza hasi eta Leandro eta Marola hilzorian izango dira

    IRAILAK 12, 13, 14, 15 SEPTIEMBRE (22.00)
    PRINTZIPAL ANTZOKIA - DONOSTIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886