Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Jatorri eta joera anitzetako abesbatzak

     

    Amerika, Asia eta Europako zortzi abesbatza bilduko dira irailaren 6tik 13ra artean burutuko den Arabako Nazioarteko Abesbatzen XXI. Astean. 70 agerraldi iragarri dituzte ohikoa denez, Printzipal Antzokian 13an izango den saioarekin amaituko dira agerraldiak, gonbidatuta dauden talde guztiek eta Jesus Gurudi Orkestra parte hartuko dutelarik.
    Aurtengo ekimenerako aukeratutako taldeen artean, 2000ko astean ere izan zen Manilako U.S.T. Singers taldea izango da. Santo Tomás Unibertsitateko taldeak hamargarren urteurrena ospatzen ari da eta egindako ibilbidean hainbat sari eskuratu ditu, esaterako Galeseko Llangollenen, non bost sari lortu zituen, edo iaz Txekiar Errepublikako Olomuc-en urrezko bost domina eskuratu zituzten.

    Korearrak lehen aldiz

    Daeguko Emakumezkoen Abesbatza izango da Hego Koreatik Aste Koralera datorren lehena. 1990ean sortutako taldeak Jae-Joon Lee maisuak zuzentzen du eta taldearen errepertorioan Errenazimendu garaian sortutako lanak, garaikideak eta sorterriko abesti folklorikoak biltzen dira. Varnan iaz jokatutako Nazioarteko Lehiaketan urrezko bi domina eskuratu zituen.
    Guslak Ganbara Abesbatza, Bulgarian XIX. mendean sortutako taldea da eta bere errepertorioan eliz doinuak zein profanoak, sorterriko folklorea eta lan garaikideak lantzen ditu. Vasil Shevtanoffek zuzentzen du taldea 1996tik eta bere zuzendaritzapean Italiako Arezzo eta Gorizia lehiaketako lehen sariak eskuratu zituen.
    Poloniako Olsztyn hiriko Pro Forma Ahots Taldea 2000 urtean sortu zen Warmia eta Masuria Museoaren babesean eta taldearen errepertorioan antzinako zein gaur eguneko doinuak tartekatzen dira, joera, garai eta eskualde anitzetako lanak, landuz. Marcin Wawruk zuzendariak ahots teknika sofistikatua bilatzea izanik.

    Errepertorio eklektikoa

    Ostravako Unibertsitateko Abesbatzaren ezaugarri nagusia Txekiako XIX eta XX. mendeetako abesti sorta zabala eta handinahiak jorratzea da. Limír Pivovarskek zuzentzen duen taldeak konposizio klasikoak, garaikideak eta esperimentalak zein jazz piezak eta beltz espirutualak biltzen ditu.
    Lisboako Unibertsitateko Ganbara Abesbatza 24 kantarik osatzen dute eta ‘a capella’ zein talde instrumentalekin batera abesten errepertorio eklektikoa osatzea lortu dute. Taldea sortu zenetik José Robert maisua da zuzendaria eta berarekin estrainatu dute Portugalen Carl Orffen Catulli Carmina edo Dvoráken Meza Re maiorrean.
    Sloveniako France Presenen Abesbatzak 30 urteko ibilbidea du eta eskaini dituen 600 kontzertutik gora garai eta konpositore ezberdinen 500 lan baino gehiago abestu ditu. Kranj hiriko taldea Primoz Kerstanj maisuak zuzentzen du.
    Sirley de Paulak 1995ean sortu zuen Brasiliako Abesbatzak izango du Amerikako ordezkaritza Arabako jaialdian. De Paularen asmoa goi mailako errepertorioa lantzea zen eta horretarako hiriko abesbatzetan kantatzen zuten kantariak bildu zituen.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886