|
|
usika
|
Krudeltasuna
eta maitasuna hasteko
TURANDOT
Egilea: GIACOMO PUCCINI
Interpreteak: ALESSANDRA MARC, AINHOA ARTETA, IGNACIO ENCINAS,
ERWIN SCHROTT, LUIS SINTES, JOSÉ RUIZ, EDUARDO SANTAMARÍA,
JOSÉ MANUEL DÍAZ, PEDRO CALDERÓN
BILBOKO OPERA ABESBATZA, NTRA. SRA. DE BEGOÑA ESKOLANIA
EUSKADIKO ORKESTRA SINFONIKOA
Eszena zuzendaria: NURIA ESPERT
Musika zuzendaria: STEFAN A. RECK
Ekoizpena: GRAN TEATRE DEL LICEU, THÉÂTRE DU
CAPITOLE DE TOULOUSE, O.L.B.E.-A.B.A.O. |
Luxuzko
ekitaldiarekin emango dio hasiera Opera Lagunen Bilboko Elkarteak
2002-2003 denboraldiari, Bartzelonako Liceu eta Tolosako Théâtre
du Capitol erakundeekin batera ekoiztutako Turandot lanarekin abiatuko
baita elkartearen 50 urteurrenean betzen den denboraldia. Beste
zenbait kantariren artean Alessandra Marc eta Ainhoa Artea sopranoak
izango dira lehen saioko protagonista nagusiak, Nuria Espert ospetsua
delarik eszena zuzendaria eta Stefan Anton Reck musika zuzendaria.
Puccinik konposatutako lana krudeltasuna eta edertasuna bateratzen
ditu. Turandot printzesa krudelak hiru igarkizun asmatzea eskatzen
dio berarekin ezkondu eta, ondorioz, Txinako erregegai izan nahi
duenari. Igarkizunak asmatzen ez dituenak, ordea, heriotz-zigorra
jasango du.
Printze Ezezaguna, Turandoten edertasunaz liluraturik, bere burua
hautagaitzat aurkeztuko du eta hiru igarkizunak asmatu ere, Turandotek
ez du inolako asmorik erregegaia onartzeko. Bere izena asmatzen
badu Printzeak aukera emango dio hartutako konpromezua bertan behera
uzteko, baina Printzesak baliabide guztiak erabiliko ditu konpromezua
apurtzeko.
IRAILAK
21, 24, 27, 30 SEPTIEMBRE (20.00)
EUSKALDUNA JAUREGIA - BILBAO
|