Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Kubako sonaren aitzindariak

     

    Aurtengo Folk! Getxo ekimenari 8an agurra emango dion La Familia Valera Miranda talde kubatarra, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona aretora gerturatuko ditu 21ean sorterriko son herrikoiaren doinuak. Kubako ekialdean sortutako erritmoak urteetan bizirik mantentzea lortu dute bertako musikariek eta horren testigantza Valera Miranda sendiak babesten du.
    Valeratarren ospea son kubatarra bera sortu zen une berean jaio zen, XIX. mendean. Kanariar irletan du jatorria eta, Karibeko mestizajearen bitartez, Afrikako eragin nabarmena duen sendiak, aspalditik musika herrikoiaren sorkuntzan bildutako tradizio aberatsa mantentzea lortu du. Egun, zuzendaria eta gitarrajole bikaina den Félix Mirandak igortzen du tradizioa, eraginak eta musika zinezkotasuna, berak eskuratu baitzuen arbasoen errepertorioa, teknika instrumentala eta Cauto eskualdeko izpiritua. Sendiak egiten duen musika salsaren aitzindaria da eta entzuteko erakargarria bada ere, dantza eta festarako gonbite ezinhobea da.
    XIX. mendean asmatutako Abur bezalako kantuak abesten ditu taldeak oraindik, non Estatu espainiarra eta Kubaren arteko guda aipatzen den. Son doinuak asmatu dituzten musikari ospetsuen doinuak ere tartekatzen ditu sendiak, esaterako Francisco Repiladok (Compay Segundo) konposatutakoak.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886