Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 65. septiembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Latinoamerikako doinuen zita

     

    Beste zenbait arte joeren artean, musika izango da entzungai aurten irailaren 30ean hasi eta urriaren 6an Biarritzen burutuko den la Cita ekimenean. Kale ikuskizunak, antzokietan burutuko diren gaubelak eta herriko gune desberdinetan eskainiko diren kontzertuetan Latinoamerikako zenbait herrialdetako doinuak izango dira entzungai. Lehen ekitaldian, iraileko azken egunean, Venezuelako doinuak nagusituko dira Caracasetik gerturatutako musikarien emanaldiak iragartzen baitira. Serenata Guyanesa taldeak 25 urtetan zehar herri doinuetan egindako ikerketaren emaitzak jendearenganatuko baditu, Cecilia Todd kantariak doinu herrikoiak eta intimistak eskainiko ditu.

    ‘Hit’ sadomasokista

    Zuzeneko saioak Astrid Hadad antzerki eta zine aktore eta abeslari mexikarrarekin jarraituko dute urriko lehen egunean Atalaya aretoan, non ikuslegoa harrituta utziko duen ikuskizun ausarta eta koloretsua erakutsiko duen. Hadadek bolero, rantxera edo runba erritmoak nahasten ditu kabaret giroan murgilduta, bere showa jantzi ugarirekin osatzen duelaerik. Gorpuzten dituen pertsonaiak bufoi itxura hartzen dute batzutan besteetan aldiz emakume mexikarren estereotipoetan oinarritzen dira. Bere lehen diskoari, 1995an argitaratutakoa, Ay! izenburua jarri zion, kantariaren esanetan “historiako lehen ‘hit’ sadomasokista” baita. Atalaya aretoan eskainiko duen ekitaldia Pierre Favre eta Aurélie Sámichonek egindako Astrid Hadad, La môme tequila dokumentalaren emanaldiarekin osatuko da.
    Mexikotik gerturatutako beste talde bat izango da herriko lorategian kokatuko den karpapean. Bere egoitza Estatu frantziarrean duen La Calaca taldeak Kolonaurreko musika tresnekin sortzen dituen doinu mexikarren sorta eskainiko du.
    Kubatik gerturatutako Iyaemi taldeak eskuratuko du urriaren 2ko protagonismoa. Hizkuntza yoruban ‘gure ama’ esan nahi du iyaemi hitzak eta jatorriari heltzen dio bederatzi musikariz, abeslariz eta dantzariz osatutako taldeak, bere errepertorioan rumba eta chachachá erritmoak santerian oinarritutako doinu tradizionalekin uztartzen direlarik.

    Kulturen mestizajea

    Peruko kostaldetik gerturatutako hamabi dantzari, musikari eta abeslari biltzen dituen Teatro del Milenio taldea izango da herriko loretegiko karpan urriaren 3an. Mestizaje historikoa erakusten duen taldeak perkusio afrikarra, flamenkoa eta dantza garaikidea lotzen ditu eskaintzen dituen agerraldietan.
    Minino Garay y Los Tambores del Sur igoko dira eszenariora hurrengo egunean. Garay argentinarrak Dee Dee Bridgewater perkusiojolearen alboan izan ondoren eskuratu zuen ospea eta bakarkako ibilbidea hasi zuenetik hegoaldeko erritmo beroak lantzen ditu. Los Tambores del Sur taldearekin batera Andeetako perkusioa, hari eta haize musika tresnak erabili eta afro-karibear erritmo alaiak jorratzen ditu.
    Jatorri ukraniarra duen Chango Spasiuk eskusoinujole argentinarrak emango dio amaiera iragarritako ekitaldiei urriaren 4an. Spasiukek Chamamé errepetorio herrikoa lantzeaz gain, “Argentinan swing gehien duen musika” bere esanetan, etorkinen aztarna eta polka bizirik mantentzen ahalgintzen da.

    {lugaryfecha}

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886