|
|
usika
|
Maitagarrien
mundu magikoaren lilura
THE
FAIRY QUEEN
Egilea: HENRY PURCELL
Interpreteak: ANNE-LISSE SOLLIED, VALÉRIE GABAIL,
TOPI LEHTIPUU, BERNARD LOONEN, CYRIL AUVITY, ROBERT GUETCHELL,
THIERRY FÉLIX, IVÁN GARCÍA
Orkestra eta abesbatza: LES TALENS LYRIQUES
Koreografia: ÁLVARO DE LA PEÑA
Eszenografia: LINSAY KEMP, LORENZO CUTULI
Irudiak: LORENZO CUTULI
Jantziak: LINDSAY KEMP, JOSEP MESSAGUERen laguntzarekin
Argiztapena: LINDSAY KEMP, KIKO PLANASen laguntzarekin
Musika zuzendaria: CHRISTOPHE ROUSSET
Eszena zuzendaria: LINDSAY KEMP
Ekoizpena: CONSORCIO SALAMANCA 2002, BILBAO 700 FUNDAZIOA |
Bilbao
Zero Grabitatea ekimenaren barne antolaturiko ikuskizun erakargarrienetarikoa
taularatuko da irailean Arriagan, Lindsay Kemp britainiar zuzendari
ospetsuak prestatutako The Fairy Queen opera izango baita ikusgai.
Henry Purcell konpositoreak sortutako opera, William Shakespearen
El sueño de una noche de verano oinarria du,
idazleak sortutako lanaren egokitzapena baita.
Dena dela, Purcellek, kantuak, dantzak eta tresneria eszenikoa tartekatu
zituen. Litekena da, opera lehen aldiz entzuten duenak, ez ohartzea
konposagileak egindako lana idazlearen obra duela abiapuntu, operaren
liburuxka egin zuen idazle ezezagunak, testoa laburtu, berriro egokitu
eta zenbait pasartetan liburua berridatzi baitzuen.
Purcellek bere irudimen eta trebezia erabili behar izan ditu Shakespeareren
testoak erakusten duen giroa eta atmosfera partiturara eramateko,
antzerkirako idatzi zituen baino luzeagoa eta aberatsagoa baita.
Lindsay Kempek maitagarrien mundu magikoa, edertasuna, poesia, izpiritu
poza edo gozamena bezalako osagarriekin jostatuz, bere elementuan
murgiltzeko aukera izan du.
Zuzendari britainiarrak askatasun osoz egindako lana
dela aipatzeaz gain, musikaren bitartez erakutsitako ipuina
dela aitortzen du. Agian, antzerkia, musika eta dantza uztartzen
duen ikuskizunak, bere esanetan, sentimen guztien arreta bereganatzen
du. Kempen eginbeharra dramaturgia eraikitzen nabarmendu da,
logika narratiborik ez duten pasarteetan oinarritzen
baita Purcellen musika.
Ekoizpen berria sortzerakoan Max Reinhartek 1935ean zuzendutako
A Midsummer Nights Dream filmaren eragina aitortzen
du Kempek antzerkigintzaren alderdi magikoak bilatzeaz gain
oso herrikoia delako.
Eszena zuzendariak bere gain hartzen badu gehienetan abeslarien
aukeraketa, Christophe Roussetek musika zuzendariarekin elkarlanean
aukeratu ditu kantariak. Rousset frantziarrak Barroko garaiko operak
interpretatzen espezializatu den Les Talents Lyriques taldea sortu
zuen 1991ean. Arriagan izango den talde horrek lirika eta operarekiko
pasioaren gorena erakusten du, Rousseterentzat beharrezkoa baita
instrumentoa ahotsa bezala erabiltzea. Berarentzat lan
batek behar duen tratamendu eszenikoa eta musika interpretazioa
elkartzea ezinbestekoa da eta horretako Barrokoko gazte belaunaldiko
abeslari eta musikariak bere baitan bildu ditu. Taldekideek beharrezko
den lana burutzeko aukera ezinhobea eskaintzen diote.
Marca de teatro totala
Tras un ecléctico período de aprendizaje, Lindsay
Kemp actuó en espectáculos de danza moderna, cabaret,
de corista en musicales y como one-man-show. En 1964 su primera
compañía Lindasy Kemp Dance Mime Company. Su marca
de teatro total llegó con su madurez como actor y director,
tras conseguir sintetizar disciplinas y estilos de la más
variada procedencia.
IRAILAK
27, 29 SEPTIEMBRE
ARRIAGA ANTZOKIA - BILBAO
|