|
|
usika
|
Teknologia
eta musika elkarturik
Irailaren
4an bukatuko den Musika Berrien XII Jaialdiak saio eta ikuskizun
erakargarriak eskainiko dizkie doinu berritzaileak eta arte mota
berriak gogoko dituzten zaletuei. Abuztuaren 22an abiatu zen ekimena
Koldo Mitxelena Kulturuneko areto nagusia, Printzipal Antzokia,
Arteleku eta Etxekalte aretoetan gauzatuko da eta toki horietan
teknologia berrien bitartez sortutako instalazio eta lan artistikoak
zein Jah Wobble & Deep Space edo Jimmy Arrabit Sound Sistem
musika kontzertuak tartekatuko dira.
Musikari emankorra
Iraileko musika saioak Jah Wobble & Deep Spacek hasiko dituzte
Printzipal Antzokian 2an eskaikino duten ekitaldiarekin. Wobble
britainiarrak 19 urteko musika ibilbidea bete du, tartean bere adiskide
den Johnny Lydonen Public Image Ltd (PLT) egitasmoan bajujole bezela
izan zelarik edo sasi-reggae joera edo esperimentazioan oinarritutako
doinu korapilatsuak bakarkako saioetan eskaintzen zituelarik. Musikariak,
Brian Eno, Bill Laswell, The Edge, Sinead OConnor edo Primal
Srceam bezalako lankide bikainak izan ditu. Egitasmo kolektiboak
ere jorratu ditu munduko doinuak lantzen dituen Invaders of The
Heart proiektoarekin.
Orain dub ikuspegiaren bertsioa erakutsiz, Deep Spacerekin azaltzen
da eszenarioetan; beti lortu du entzulegoa harritzea, nahastea eta
gozaraztea, nahiz eta gizaseme kontraesankorra izan. Diskagintzaren
negozioak jarritako irizpidetik aldentzeko asmoarekin, 30 Hertz
Records disketxea sortu zuen, non konfidantza osoz sortutako lanak
argitaratzen dituen.
Itoiz, Juan Carlos Pérez, King Mafrundi, Labrit edo beste
hainbat musikarirekin ibili den Jimmy Arrabit bateriajoleak bere
proposamen berritzaileena aurkeztuko du irailaren 4an Koldo Mitxelena
Kulturunean. Batez ere pop-rock doinuetan murgilduta izan den musikariak
Jimmy Arrabit Sound Sistem egitasmoa aurkeztuko du, non esperimetazio
elektronikotik gertu azaltzen den, ambient, dub edo antzerako ideia
berritzaileetan oinarritzen den.
Musika eta artea
Musika Berrien jaialdira gerturatzen diren zaletuek artea eta musika
uztartzen dituzten erakusketa eta instalazioekin gozatzeko aukera
izango dute. Udaberri kafean Enrike Hurtado, Thor Magnuson eta Luis
Alberto Martínezek sortutako instalazioa kokatuko da, non
musikara bideratutako softwarrak lantzen diren. Horietako bat, Hurtado
eta Magnusonen IXI Project alegia, ikuslegoari sorkuntza prozesuan
bapatean parte hartzeko aukera ematen dio. Martínezen programak
irudia eta mugimendua elkarturik musika sorkuntzaren arloan kokatzen
da. Bestalde Sandra Cuesta, Karmele Muñagorri eta Melaine
Çessiecq-en bideo musikalak erakutsiko dira.
KM Kulturunean Xabier Erkizia beratarraren Harremanak: Espazio-argia/argia-soinua/soinua-espazioa
instalakuntza kokatuko da. Artelekun bestalde, Lauren Hart eta Buy-Sellfen
Night Box, José Ramón Aisen Wellcome, Juan Aizpitarteren
Kickflip eta Fred Laterralderen Lutte des sentiments lanak ikus
eta entzungai izango dira.
|