|
|
abal
gunea
|
ona
Abierta
|
Euskal
antzerkiaren erakusleihoa
Zazpigarren
aldiz jarraian gerturatuko da Euskal Antzerkigintza Tàrregako
Fira de Teatre al Carrer jaialdira eta irailean 5etik 8ra artean
burutuko den 22. edizioan bost konpainia izango dira Eusko Jaurlaritzako
Kultura Sailak Lleidako herrian kokatuko duen karpan. Seigarren
talde bat ere izango da aurtengo ekimenean, Deabru Beltzak taldekoek,
iaz a,e,i,o,u eta Bikiak lanekin izan ondoren, baietza eman baitiote
antolatzaileengandik zuzenenan jasotako gonbiteari.
Oraingo honetan, hiru ikuskizun taularatuko dira Euskadiko Gunea
deituriko karpapean, Txaloren Palabrarismos, Simulacro Teatroren
Historia de famas y cronopios eta Traspasos taldearen El uno y el
otro, alegia. Beste biak, Markeliñeren DSO eta Maimur Teatroren
Paris-Babia, hurrenez hurren, Plaça de les Nacions sense
Estat gunean eta kalez-kale antzeztuko dira. Aukeratutako bi konpainia,
Simulacro eta Maimur taldeak hurrenez hurren, lehenengo aldiz hurbilduko
dira Firara.
Sei urtetan erakutsitako erregulartasun eta irmotasuna dela medio,
askoz errazago zaigu aurrez ezarritako helburuak betetzea,
euskal taldeek estatuko eta nazioarteko merkatuan partaidetza handiagoa
izan dezaten Jaurlaritzako arduradunen esanetan. Eusko Jaurlaritzako
Kultura Sailak antzerki-politika tinkoa bideratu nahi duenez, Euskal
Teatroa ekimena euskal ekoizpenak antzerkiaren merkatu berrietan
zabal daitezen laguntzekoda helburu nagusia.
Euskal Teatroak beste arreta puntu bat kokatuko du Llotjan, non
aurkeztutako ekitaldiei eta ekoizpenei buruz nahi beste azalpen
jaso ahal izango diren.
Kultura Sailak aukeratutako bost taldeen lanez gain, Deabru Beltzak
konpianiak Les Tambours de feu izenburua duen bere azken ekoizpena
erakusteko aukera izango du Tàrreko kaleetan barrena.
}
|