Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 66. octubre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Amatasunaren buruhausteak

    AI, AMA!
    Gidoia: ARANTXA ITURBE, AGURTZANE INTXAURRAGA
    Itzulpena gaztelaniara: RITXI LIZARTZA
    Aktoreak: AINHOA AIERBE, MIREN GOJENOLA, PILAR RODRÍGUEZ
    Jantziak: RAMÓN GARCÍA ZABALEGI
    Argiztapena: XABIER LOZANO
    Eszenografia: JOSEBA AIERBE, AGURTZANE INTXAURRAGA
    Musika: JOXAN GOIKOETXEA
    Zuzendaria: AGURTZANE INTXAURRAGA
    Konpainia: HIKA TEATROA

     

    Arantxa Iturbe idazlearen Ai, Ama! liburu arrakastatsuan oinarrituta izenburu berarekin sortutako antzezlana estreinatuko du Hika Teatroa taldeak. Komedia poetiko den ikuskizunean, ama izateko gogo eta ez gogoari buruzko lan xamur eta umoretsua burutu dute. Antzezlan hau da konpainiak sortu duen garrantzitsuenetarikoena.
    Iturberen liburuak gai unibertsala jorratzen du, amatasunarena alegia, baina esperientzia garratzena helarazi nahi zion irakurleei, sarritan ezkutatutago dagoena. Hika taldeak proposatzen duen ikuskizunean sentimentuak eta burutazioak sortarazten dira, nahiz eta umorea sarritan azaltzen den.
    Ainhoa Aierbe, Miren Gojenola eta Pilar Rodríguez antzezleak gorpuzten dituzten amen paperak eta “Zergatik erabakitzen du zenbait emakumek ama izatea?” galderari erantzuten etengabe saiatzen dira. Emakumeak adina erantzun jaso daitezke banan-banan galdetu ezkero eta Ai, Ama!n erantzun horietako batzuk entzungo dira. Ez daude galdera horri eman ahal zaien erantzun guztiak, baina entzun daitezkeenak desberdinak dira.
    Antzezlaneko protagonistak adin desberdineko hiru emakume dira. Batak amatasunari uko egiten dio eta aukera horri beti ezetza eman badio, bapatean aldatzen zaio galdera: “zergatik ez?”. Bigarrenak, galdera nagusia aspaldi egin zuen, ama izateko gogoa betidanik izan duelako. Baina ez zuen aurkitzen une egokirik eta haurdun dagoen unean aitortzen du “hiru urte kosta zait”. Hirugarrena, iragan belaunaldiko ama da, galderak egiteko betarik izan ez duen horretakoa. Hirurak izenik gabeko amak badira, Julen edo Izaskunen amak bilakatuko dira erditu ostean.

    URRIAK 24-27 OCTUBRE (20.00)
    EGIA KULTUR ETXEA - DONOSTIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886