|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Euskal
ekoizpenen bilera
Azken
urteko euskal ekoizpen berrienak batuko dira Getxoko Antzerki Jardunaldien
hamargarren edizioan urriaren 17 eta 27a bitartean. Euskaraz eta
gazteleraz, heldu zein familiarteko ikuslegoari zuzendutako antzezlanak
aurreikusi dituzte aurtengo programan. Hain zuzen, Txalo Produkzioak
Kanpingagsekin elkarlanean egindako Biblia osoa gutxi gora behera
obraz arduratuko da mostra zabaltzeaz, ikuskizuna bi hizkuntzetan
eskeiniz.
Umore biblikoa
Hiru
apaiz Testamentu Zahar eta Berrian ageri diren pasarteak argitzen
saiatuko dira umorea izanik bere aliatu onena. Jakin badakite bertan
idatzirik dauden ezagupenetako asko ez direla behar bezala ulertuak
izan, esaterako, Jesusen nerabesaroa, hazkundearen misterioa, humanitatearen
ugalketa edota Cain eta Abelen arteko erlazioaren errealitatea.
Traspasos taldeak El uno y el otro eta Zornotzako Markeliñe
konpainiak DSO eta Punto Rabo bere azken bi lanak eskainiko dituzte.
Aurrenekoaren kasuan, erabat ezberdinak diren pertsonaiak aurrez
aurre ageri dira egitate berezi batek eraginda. Bata, arrakasta
gosez bizi den mugak ezagutzen ez dituen gizakia dugu, bestea aldiz,
egunerokotasunean eskutaturik bizi den gizon arrunta.
Markeliñe taldearen DSOk ekainean Leioako Umore Azokan estreinatzearekin
bat euskal talde onenari eskaintzen zaion saria eraman zuen. Irailean,
Tarregako Ferian, bai ikusentzule eta bai kritikaren onespena jasotzeaz
gain kale ikuskizun onenaren saria beraientzat izan zen. Desio eta
amodio sentimenduak eskaintzen duen ibilbide zabaletik abiatzen
dira, alderdi baiezkor zein ezezkorrak begi bistan utziz. Istorioa
gizon emakumeen arteko gatazkan oinarritzen da. Bien bitartean,
gizartean puri purian dauden hausnarketak gurutzatzen dira, esaterako,
edutetsu izatera bultzatzen zaituen desioa edo tratu txarrak, beste
askoren artean. Punto Rabon aldiz, Purgatorioan dauden San Pedro
eta Faustok nahikoa izango dute hilkor daudenen patua erabakitzen.
Kontu kontaka
Getxo Antzerki Eskolako 96 Unicornios taldearen Meliton eta lagunak,
ume eta gazteei zuzendutako antzezlana ikusgai egongo da, Shambu
nafarren Clin, Clan Clownekin batera. Azken obra honi dagokionez
mugimendua eta umorea ezaugarri nabarmenenak izanik, aldez aurretik
burututako lanen antzera, clown jokoak erabateko garrantzia izango
du.
Jardunaldien barne eszenaratuko diren familiarteko publikoarentzako
antzezlanekin jarraituz Golokak Zintzoaren ametsa, euskarazko lana,
aurkeztuko du, bestalde, Txirrista taldeak Los animales cantores
egingo dute, euskeraz eta gaztelaniaz.
Gorakada taldeak Hans Christian Andersen idazlearen Ahatetxo itsusiaren
ipuinean oinarritutako bertsioa ez da faltako eta aldi berean, Por
Polekoek Leire hasiberriaren historia ekarriko digute gogora. Leirek,
antzezlaneko protagonistak, kontu kontalaria izatea erabaki du baina
hain da lotsatia eta horrenbesterako beldurra sentitzen du ez dela
jende aurrean aritzeko gai. Izebak larriune horretatik ateratzen
lagunduko du baina ustekabean bere aldemenetik desagertu eta bizi
duen errealitate berezi horri bakar bakarrik aurre egin beharko
dio kokildu gabe.
Tanttaka
taldeak Manuel Rivasen La mano del emigrante testuaz txunditurik,
eszenara eramatea erabaki zuen, azkenik uztailean Donostiako Antzerki
Ferian estreinatuz. Antzezlanari izena ematen dion kontakizunaz
gain liburuan bi istorio gehiago gehitzen dira: El álbum
furtivo Rivasek ateratako argazkiek osatzen dutena eta Tanttakakoek
irudian muntai baten bidez adierazten dutena eta Los naúfragos.
Pasarte guztiak malenkonian, biziraupenaren aldeko borrokan eta
bizitza berri bat lortzearen desioaren parametroen barne mugitzen
dira.
Murphiren teoriak abiapuntutzat hartuz Vaivén Produkziokoek
bederatzi pertsonairen eguneroko ezbehar txikietatik ibilbide berezi
eta dibertigarria burutu dute Murphy gainetik kendu ezinda antzezlan
berrian. Pasarte batetik besterako lotura gisa erlijio konbentzionalek
munduari buruz ematen duten ikuspuntuekin neka neka eginda dagoen
eta Murphiren libruruak bere lege berri gisa hartu dituen gizona
dugu. Orohar, etsipenaren ertzean bizi den pertsonai taldea izango
litzateke, egoera horretan egoteak gizaki samur, gizatiar eta ironikotan
bilakatzen ditu.
El cuarto tenor, Trapu Zaharra eta Zanguango Teatro konpainien elkarlanetik
sortzen den ikusgarriak dibertitzearen erronka berbera jarraitzen
du. Oraingo honetan, Ramón Monje opera abeslaria herri txikietatik
ikuskizuna eskeiniz doa gizaldeko elkarte baten izenean. Inongo
asmo solidariorik ez badu ere bere karrera sustatzeko modu bakarra
denaren ondoriora iritsi da.
Les Tambours de feu lanean Deabru Beltzak konpainiak zuzeneko musika
eta pirotekniaz betetako ikuskizun berritzailea proposatzen du.
Zugarramurdiko Akelarrea azken lau urtetan zuzendu eta gero, Bilboko
taldeak akerraren irudiak eta perkutsioak eskaintzen dituzten aukerekin
ohartuta, deabruaren irudikapena buru duen ahari gudarostea bildu
du, kaleak su eta erritmoaz apaintzeko. Bukatzeko antzerki egitarauari
alternatiba berria eskeiniz sugarren unibertso beretik garamatzan
Aukeran konpainia donostiarraren dantza tradizional eta garaikidea
nahasten duen Sutargi ikuskizuna barneratu dute.
Zinearen dizdira
Antzerkitik zinemara bidaiatuz Alucine muntaian Teatro Paraisoko
bost aktore, hitza alderatuz, hogei filmetako heroi ezberdinetan
itxuraldatuko dira beti ere ikusentzuleen zine erreferentziekin
jolastuz. Ez dira faltako Empire State Bulding, Titaniceko branka
edo Far Westeko izendapenak, bestalde, musikak ere garrantzi handia
izango du narrazioan.
URRIAK
17-27 OCTUBRE
BEGIRATU AGENDA
|