|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Gazteek
egina, gazteentzat
Irungo
Antzerki Gaztearen Erakustaldiak XVIII. ekitaldia burutuko du urriaren
17tik 27ra bitartean. Egitasmoaren lehentasuna erakustaldia berpiztea
da, horretarako kalitatezko lanak aukeratu dituztelarik. Asmoak
gauzatzeko talde profesionalak edo profesionalak izateko bidean
direnak, amateurrak eta antzerkia eta heziketa uztartzen dituzten
taldeak tartekatuko dira.
Markeliñe taldeak irekiko ditu ekitaldiak 17an eta Zurriola
Antzerki Eskolak eta Martelache taldeek jarraipena emango diote
hurrengo egunean. Talde donostiarrak Emakumeen sekretua izenburuko
komedia taularatuko du Amaia Antzokian, non protagonista gaztea
emakume artean hazi den arren emakumeei buruz ezer gutxi dakielako
larriturik bizi den. Arazoari irtenbidea bilatzeko, medikua egingo
da edo agintariei galdetuko die, baina hala ere, gizonezkoak ez
du sekretua jakitea lortuko. Eguneko bigarren ikuskizuna Kabigorri
ateneoan izango da non Martelache taldeak Idioteces profundas contadas
por imbéciles inteligentes hiru pieza laburrez osatutako
komedia garratza antzeztuko duen. Egungo gizarteari errepasoa egiten
diote lan mundua, kultura, sexua, hiri-garraioa eta beste zenbait
arazo aztertuz.
Musika eta multimedia
El Bavastel talde argentinarrak Pequeños Ambientes txotxongilo
lana eskeiniko du 19an Pio XII kalean. Saioan etxe bateko bainugela,
jangela, sotoa, logela eta haurraren logela espiatzeko aukera eskainiko
zaio ikuslegoari. Egun berean non demontre? musika taldeak eta Logela
multimediak Belarritakora satu ikuskizuna eskainiko dute, non zuzeneko
musika eta antzezkizuna bideo eta diseinu sorkuntzarekin tartekatzen
diren.
Teatro de los Manantiales taldearen txanda 20an izango da Amaia
Antzokian, non Acera derecha lana ikusgai jarriko duten. Emanaldian
zokoratze, axolagabetasuna eta indibidualismoaren inguruko burutapenak
egiteaz gain, artea orokorrean eta bereziki antzerkiaren funtzioa
aztertzen den.
Hiru eguneko etenaldiaren ondoren, 24an ekingo zaie agerraldiei
berriro Madjumpers taldearen Teatro inverosímil ikuskizunarekin.
Sabadelleko bikoteak gag ugariz eta absurdoan oinarritutako umoreaz
osaturiko ikuskizuna taularatuko dute, edonon parekoa den mundua
sortaraziz.
Sintalento Teatrok La Pecera ikuskizuna antzeztuko du Amaia Antzokian
25ean. Ironia eta krudeltasunaren erdibidean, zortzi gazteren sentimenduak
eta burutazioak azaltzen dira, zorionik ezean beraientzat beharrezkoa
den arrakasta lan munduan bilatuko dutelarik.
Arte eztabaidak
Madrilgo Mair konpainiak Yasmina Reza idazle frantziarraren Arte
antzezlan ospetsua aurkeztuko du 26an Amaia Antzokian. Ikuskizunak
artea ulertzeko moduaren inguruko burutazioa eta balorea aztertzea
proposatzen du. Protagonistetariko batek, Sergiok alegia, diru pila
gastatuz zuriz margoztuta degoen koadroa erosi du eta Marcosek,
bere lagunik onenak, ez du erosketa ulertzen. Ivan, bien laguna,
arazoa konpontzeko asmoarekin bien artean sartuko da baina azkenean
arazoak irentsi egingo du. Egun berean baina Kabigorri atenenoan
La Jauria Teatro taldearen ¡Hay que joderse! lana izango da
ikusgai. Konpainia osatzen duten bi kideek klownaren teknika erabiltzen
dute publikoaren barre algarak sortarazteko. Antzezlan honetan,
bufoiek sos batzuren truke ikuslegoaren barre algarak sortarazteko
bakarrik balio ote duten galdetzen diete euren buruari.
De calle e interior
Tres compañías profesionales vascas, Oihulari Klown,
Simulacro Teatro y Markeliñe completarán el programa
de la XVIII muestra irundarra. Los primeros representarán
Otiacicoh el día 26 en la calle Pio XII; Simulacro escenificará
en el Amaia Antzokia Historia de Famas y Cronopios el día
27 y DSO abrirá las representaciones el día 17 en
la plaza Urdanibia.
URRIAK
17-27 OCTUBRE
BEGIRATU AGENDA
|