Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67.noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Antzinako tradizioaren jarraitzaileak

     

    Vietnameko Txotxongiloen Antzerki Nazionalak gerturatuko du Tolosako Jaialdiaren barne izango den antzezlan ikusgarrienetarikoa, ekialdeko herrialde hartako antzinako artean oinarritzan baita Ur gaineko Txotxongiloak deritzon ikuskizuna. Mota horretako lehen ikuskizuna Ly Dinastiaren garaian eskaini zen 1121 urtean alegia, Erregeari bizitza luzea desiatzeko.
    Arte mota berezi hori landu zuten lehenak Vietnameko nekazariak izan ziren eta beraiek sortutako ikuskizunak lan eginkizunei amaiera entretenigarria emateko sortzen ziren, langileak sorutik itzultzen zirenerako alegia. Zenbait kasutan udaberriari ongi etorria emateko edo herriko jaiak ospatzeko antzezten ziren. Frantziarrek “Vietnameko arroz landaketen arima” direla esateaz gain “txotxongiloen antzerkigintzako mota aipagarriena” direla ere azpimarratzen dute, suposatzen duen aurkikuntzagatik.
    Panpinak manipulatzerakoan eta erabiltzen diren tresnak izkutatzerakoan, erakusten dute Vietnameko artistek euren maisutasuna eta ahalmen sortzailea, ura baita panpinen arnasa eta itxura biziagoarekin agertzea ahalbideratzen duena. Uraren partaidetza zuzena dela eta, beste pertsonai bat gehiago dela esan daiteke eta ahateek sortzen duten uhin magikoa dirudi. Ikusizkizunak isladatzen duen itsas gudaren dramatismoa gehitu egiten du urak gora egiten duen einean eta dragoi boteretsuak agertzen direnean beldurra ere nagusitzen da.
    Horrelako ikuskizunak estalperik gabeko aretoetan eskaintzen ziren iraganean, lurra, haizea, sua, kea eta antzerako baliabideekin pasarte ikusgarriak sortzen zituzten, arteak eta naturak eskainitako elementuak harmonia bikanarekin nahasten dituztelako.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886