|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Beldurraren
mataza likatsua
ZAPOAREN
BELDURRA
Gidoia: KARMELE PÉREZ
Itzulpena: EIDER URRATE
Manipulazioa: MEIGA ARRUE, KARMELE PÉREZ
Txotxongiloak: MIKEL IBARZABAL
Musika: XABIER LABAIEN
Zuzendaritza: KARMELE PÉREZ
Ekoizpena: MARI PRODUKZIOAK |
Beldurra
apo handi bat omen da, gure baitan lo dagoen apotxarra. Batzuetan,
guk nahi gabe, esnatu ohi da, baina, azkenean logureak hartzen du,
ia konturatu gabe lo seko gelditu arte. Orduan, sosegua gureganatzen
da. Beldurraren agerpen ezberdin bi hauen artean kokatzen da Mari
Produkzioak konpainia sortuberriaren lehen antzezlana, Zapoaren
beldurra. Joan Manuel Serraten El príncipe azul abestia eta
Juan beldurgabea ipuinean oinarrituz, Aguraineko konpainiak beldurra
du mintzagai, zapo batek istorio ezberdinen bitartez eratzen duen
mataza likatsua.
Lasaitasunaren bila
Karmele Pérez antzezle eta zuzendariaren aburuz, gure
haurtzaroan betidanik agertu diren pertsonaia beldurgarrietaz mintzo
gara, kokoaz, mamuetaz. Nolabait, haurrengan sortarazten den beldurra
gainditu beharra dagoela diogu. Horretarako, istorio biak
nahasi dituzte, hasieran ikuslegoarengan beldurra piztea du helburu
non igel bihurtutako printzearen estutasuna helarazi nahi duten,
gero, bigarrenean, beldurrik ez duen Juan pertsonaia literarioaren
istorioan, ikara hori gainditu ahal izateko datuak azaltzen dira.
Antzezlana ikusi eta gero haurrak lasai asko ateratzea gustatuko
litzaidake. Beldurraren bitartez hezi ohi ditugu umeak, eta horren
inguruan gure ikuspuntua eman nahi dugu dio zuzendariak.
Txotxongiloak nagusi diren antzezlana den arren, bi plano ezberdin
izango ditu. Istorio nagusiak erretaulan gertatuko dira, baina
tartean, antzezle batek kontakizunak lotuko ditu azaldu digu
zuzendariak. Zaku-gizonaren alaba balitz bezala, antzezleak zakua
eramango du, bertatik panpinak ateratzen dituen bitartean.
Teknika anitz
Zapoaren beldurra lanean, erretaula barruan gertatzen diren eszenetan,
Meiga Arrue eta Karmele Pérez manipulatzaileek eskularrua
eta barila teknikak erabiliko dituzte, kanpoan gertatzen diren lotura
uneetan, berriz, bunraku eta muppet bezalako baliabideak erabiliz.
Pérezen esanetan, pertsonaiak sortzeaz gain, teknika
ezberdinen bitartez istorioak agertzen dituen espazio ezberdinak
sortuko ditugu.
Mari Produkzioak konpainiak euskeraz eta erderaz eskainiko duen
ikuskizun hau aurrera eramatea du lehen helburua, eta ondorioz,
antzoki zein erakustoki guztietan berau antzezteko gaitasuna duen
lana eratu dute. Zuzendariaren esanetan, urteetan izan dudan
esperientzia ikusita, hastea zaila da, ekoizketa prozesuari eskainitako
denbora baino gehiago behar delako salmentarako. Dena den, ezin
da jakin zer gertatuko den.
Txotxongilo propioak
Karmele Pérez aguraindarra betidanik egon da euskal txotxongiloen
munduarekin lotuta. Hasieran Taun Taun talde bergararraren partaide
izan zen, ondoren Taupadan Printze Txikia antzezlanean manipulatzaile
moduan ibilia da. Egun, lan pertsonalagoak eta berak asmatutako
ideiak aurrera eramateko asmoz Mari Produkzioak konpainia sortu
berri du.
AZAROAK
17 NOVIEMBRE (17.00)
HARRESI ARETOA - AGURAIN
|