|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Europa
hegoaldeko sorkuntza agerian
Europako
hegoaldean egun egiten den txotxongilogintza gerturatuko dute Bilboko
Jaialdira Laura Kibel italiarrak eta Greziatik datorren Kilkis Puppet
Company taldeak. Azken konpainia horrek erakutsiko duen ikuskizuna
Bilboko Txotxongilo Dokumentategiarekin elkarlanean ekoiztutako
lana da.
Kilkis Puppet taldeak El Carmen arteoan 18an antzeztuko duen Guilliver:
begietan hotzik gabe lana, protagonista bere etxetik alde egiten
duenean hasten da. Lurralde berriak ezagutzeko asmoarekin itsasoratzen
da eta lehenik Liliputera eta ondoren Bobdingangera helduko da,
lehen lurraldeko biztanleak txiki-txikiak direlarik eta erraldoiak
bigarrenekoak. Bai herrialde batekoak eta bai bestekoak, preso hartuko
dute eta armagintza egitasmoeratako erabili nahi izango dutenez,
ihes egitea lortuko du etxerako bidea aurkituz. Ikuskizuna gerlaren,
erregimen totalitarioen eta askatasunaren aurkako atentatuen kontrako
kantu eder bat da.
Bi ikuskizun ezberdin eszenaratuko ditu sortzaile, manipulatzaile
eta zuzendaria den Laura Kibelek, bata ikuslego helduarentzat Bilborock
aretoan 21ean eta bestea haurrentzat El Carmen aretoan 23an. Lehenengoan,
VaDove ti porta il piedi deiturikoa, fantasiaz eta ustekabez
beteriko ikuskizun poetiko eta ironikoa da, ikusleen arteko konplizitate
giroa pizten duelarik. Antzezlana aurrera joan ahala tonua aldatzen
da eta sketch-ak elkarren osagarri egiten diren heinean, lengoaia
eta esnanahi desberdinak agertzen dira.
Haurrentzako sortu eta jaialdian erakutsiko duen In principio era...
il piede lanean, oinak, zangoak eta belaunak eranbiliz bizitza duten
txotxongiloak agertzen dira eszenarioan. Kibelek, nahiz eta egiten
duen lana jendaurrean erakutsi, magiaz beteriko saioak burutzen
ditu.
|