|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Herria
hankaz gora jarriz
TITIBILITI
Egilea: BEDEREN BAT
Aktoreak: AINHOA ALBERDI, GOIZ EDER ITURAIN, BEGOÑA
BLANCO, EGOITZ LASA
Argiztapena: AITOR BAIO
Eszenografia: ANDER HORMAZURI
Jantziak eta atrezzoa: BEDEREN BAT
Zuzendaria eta musika: INAZIO
TOLOSA
Konpainia: BEDEREN BAT |
Ikustezina
den iratxo baten ispiritutik abiatu da Bederen bat antzerki konpainia
zarauztarra umeei zuzendutako bere lehendabiziko antzezlanean.
Titibiliti-ki talde osoaren ekimenetik sortutako abentura honek,
lau musikari-galtzagorrik orain dela 200 urte saio bat eman zuten
herrira bueltatu direla kontatzen du. Aurreneko aldi horretan Titibiliti,
iratxo ikustezina ezagutu zuten eta berriz elkartu dira hor nonbait.
Iratxoak lau musikariak, pertsonai bitxi honengan ohikoa den era
misteriotsuan, bere bihurrikerien berri ematera bultzatuko ditu
eta galtzagorri hauek istorio guztiak jolas baten antzera kontatuko
dituzte pertsonai ezberdinak taularatuz.
Zentzu poetikoa
Titibilitik soinua sortarazten duten tresnetan sartzeko dohai berezia
dauka urteetan txirula baten barrenean bizi izanaren ondorioz. Honela
bere doinua jotzean herritar guztiak saltoka eta dantzan jarriko
ditu ezinbestean baina bere presentzia txirulatik xaboi-burbuilak
ateratzean soilik antzeman ahal izango da.
Muntaiaren aurreneko zatia poetikotasun nabarmenekoa bada ere, gerora,
gutxinaka gutxina, umorea eta clown puntua nagusituz doaz. Inazio
Tolosa, antzezlanaren zuzendariak, jolas hitzean zentratzen du ikuskizunaren
indar nagusia. Azken finean ikuskizun honen bidez helerazi
nahi dugun mezua zera da: penak alde batera utzi eta bizi dugun
momentua disfrutatzea benetan merezi duela dio Tolosak.
Lau urtez umeei klaseak ematen ibili eta bizi izandako esperientzia
guztia baliagarria izan da azkenik haurrei espreski zuzendutako
lan bati ekiteko erabakia hartzeko. Bestalde, bertan parte hartzen
duten aktore gehienak T.A.E., Donostiako Arte Eszenikoen Tailerrean
aritutakoak dira, besteak beste, Goiz Eder Iturain, Begoña
Blanco edo Egoitz Lasa. Beraien artean burutu dituzte zenbait muntai,
baita beste konpainia batzurekin lanean ibili ere. Ainhoa Alberdiren
kasuan, Bederen batekoekin Bakartxo bakarrizketa estreinatu zuen
apirilean eta oraindik antzezpenekin dihardu.
Kolore biziz
Kolorez egindako buruhauste gisa planteiatu dute eszenografia. Piezak
modu batean edo bestean mugituz narrazioak berak eskatzen dituen
espazio anitzak ahalbidetuz. Lautik zortzi urte bitarterako umeentzako
antzezlana izanik, elementu koloretsu eta musikalengan atentzio
berezia jarri dute, nolabait jolasaren ideia trasmitituz.
AZAROAK
17 NOVIEMBRE (16.30)
HERRIKO ANTZOKIA - ELGOIBAR
ABENDUAK 1 DICIEMBRE
SOREASU ANTZOKIA - AZPEIITIA
|