|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Hirurogeita
hamar urteko esperientzia
Bi
lan ezberdin taularatuko ditu Bilboko Jaialdian Hungariatik gerturatuko
den konpainia bakarra, Ciroka Bábszinház deiturikoa
alegia. Taldea 1960an sortu zen, antzerki amaterurrean 26 urte eman
eta gero. Hasieran Katona Jószef Antzerkiaren instituzioari
lotuta bazegoen, 1991etik erakunde independiente bezala dabil. Urtero,
bost estreinaldi eta 280 emanaldi eskintzen ditu eta 30.000 ikusleren
aurrean aritzen da nazioko zein nazioarteko jaialdietan. Eskoletan
kanpainak egiteaz gain, ikuskizun familiarrak zein ikuslego helduarentzat
ere egiten dute lan.
Euren egoitzan egun txotxongilo munduko profesionalik onenak hartzen
dituzte eta mintegiak, ikastaroak eta lan-tailerrak eskaintzen dituzte
etengabe. Konpainiako aktoreak tai gabean ari dira ikasten eta trebatzen
eta dauzkaten sorkuntza-tailerrari azken joerak eta teknikak gehitzen
dizkiote jarraituki. Horretaz gain Hungarian burutzen den txotxongilo
jaialdi ospetsuenaren antolatzaileak da.
Taldeak emango duen lehen agerraldia El Carmen aretoan izango da
20an ikuslego gazteeenarentzat zuzendutako Ofelia ikuskizuna taularatuko
dutelarik. Ofelia hiriko antzoki dotoreko langilea da eta, egun
batez, antzokiko ateak ixten direnean, jaberik ez duen itzal batekin
topo egingo du. Horren ostean beste itzal batzuk gerturatuko dira
eta Ofeliak antzezlan famatu guztiak erakutsi eta irakasten saiatuko
da.
Ciroka Bábszinház konpainiak eskainiko duen bigarren
emanaldia izango da Biborocken 22an eta bertako agerraldian Péter
Báhner idazleak sortutako Olbrim Joachimen Bidaia lana taularatuko
dute. Ikuskizu horretan Olbrim Joachim gazteak munduan dagokion
lekua aurkitu nahi du eta xede horrekin, bere burua ezagutzen lagunduko
dion bidaiari ekingo dio.
|