|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Klasikoetara
hurreratuz
PINOTXO
Autorea: CARLO COLLODI
Egokitzailea: DANEL GARCÍA
ORELLANA
Aktoreak: IZASKUN LOPETEGI, ELENA APARICIO, JOSÉ CRUZ
GURRUTXAGA
Eszenografia eta txotxongiloak: ÁNGEL REGUERA
Musika: J.S. BACH
Argiztapen diseinua: IKER ZINKUNEGI
Soinua: XABIER ORMAZABAL
Zuzendaria: ASIER ZINKUNEGI
Konpainia: DAR DAR PRODUKZIOAK |
Bi
urteko ibilbidearen ondorioz dagoeneko Dar Dar produkziokoek haurrentzako
bere hirugarren lana estreinatzeko abian daude.
Bigarrenez, klasiko bat hartu dute oinarri, hain zuzen, Carlo Collodi
autore italiarraren Pinotxo. Istorio honen aukeraketa Asier Zinkunegi,
oraingoan zuzendari lanetan arituko denaren gogoetaren ondorioa
izan da. Ekoizle bezala asko interesatzen zaizkit testu horiek,
klasiko izatera iritsi badira badituzte osagai batzuk hori lortzeko,
eta bestela ere autore klasikoak gogoko ditut. Bestalde hasieratik
gure lanetan helburu pedagogikoan intentzio berezia jartzen saiatu
gara eta Collodiren eleberriak hainbat ikaskizun ditu haurrentzako.
Jakina da ikaskizun guztietatik bizpahirutan zentratu garela, batez
ere Gepeto eta Pinotxoren aita-seme harremanean, azpimarratzen
du Zinkunegik.
Alizia bitxikerien lurraldean, bere lehendabiziko lana, egokitzeaz
arduratu zen Daniel Garcia Orellanarekin kolaboratu dute berriz
ere. Nahiz eta oinarrizko testuarekin fideltasun handia mantendu,
askatasuna izan du moldaketa aurrera eramateko. Kontu klasikoaren
itxura mantentzeko xedez baldintzetako bat testua idatzi zeneko
garaia errespetatzea izan da. Nolabait pertsonai gehienen presentzia
errespetatu dute, alabaina, Pepe kilkerra bezalako figuraren bat
edo beste agertzen da.
Eszenografia asko zaindu dute, eszenatokian plastikoki indar handia
duen lana izanik. Aktore, txotxongilo eta buruandiez gain nobedade
gisa txinar itzalak erabili dituzte azken lan honetarako Bi
metro berrogehi bider metro bat hogeiko pantaila txuriaz baliatuz
hainbat eszena ikus daitezke. Muntai honetan Fritelino di Napoli
pertsonaiak Pinotxo bahitu egiten du eta itzalen uhartera eramaten
du; nolabait pasarte hau erabili dugu aitzakitzat txinar itzalak
sartzeko azaltzen du Zinkunegik.
Obra bera klasiko bat den heinean J.S. Bachen zenbait pieza hartu
dituzte soinu banda gisa istorioa kokatzeko egokia izateaz gain
antzezlanari eskeini nahi dioten estiloarekin bat baitator. Zinkunegiren
esanetan, erregistru honetako doinuek badu tempo eta pausa bat gaur
eguneko musikak ez duena, nolabaiteko lasaitasuna trasmititzeko
baliagarria dena.
AZAROAK
17 NOVIEMBRE (18.00)
SOREASU ANTZOKIA - AZPEITIA
|