Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67.noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Maitasunez mozorrotutako gorrotoa

    HILDA
    Egilea: MARIE NDIAYE
    Interpreteak: ZABOU BREITMAN, ERIC SAVIN, CÉLINE GUIGNET

    Jantziak: CHARLOTTE DAVID
    Eszenografia: JACQUES GABEL
    Argiztapena: PATRICE TROTTIEY
    Musika: ANDRÉ SERRÉ
    Zuzendaritza: FRÉDÉRIC BÉLIER-GARCIA
    Ekoizpena: THÉÂTRE DE L’ATELIER

     

    Baionako Antzokiak mirabetzaren nondik norakoak azalduko dituen ikuskizunarekin ekingo dio helduentzako prestatu duen denboraldiari, hain zuzen, Marie Ndiayek idatzitako Hilda lanarekin, zeinekin Fémina saria eskuratu zuen sortzaileak. Frédéric Bélier-Garciak zuzentzen duen ikuskizuna, neskamea behar duen Madame Lemarchandekin abiatzen da non Hilda neskamea etxeko langilea ezezik laguna ere bilatuko da.
    Antzezlanak berehala isladatzen du Hildak ugazabarengan sortzen duen lilura, Madame Lemarchand prest baitago bere bizitza eta bere sendia neskamearen ardurapean uzteko, bera ia ia desagertzen den artean. Hala ere, etxekoandreak neskarekiko erakusten duen krudeltasuna eta menpekotasuna garden azaltzen dira emanaldian zehar, Ndiayek idatzitako lana zoragarri mugitzen baita bortizkeria eta neurritasuna, umorea eta laztura, suspentsea eta zorigaitza, errealismoa eta ipuin beltzaren artean.
    Sentimendu kontrajarriak txundituta eta indargabe uzten dute ikuslegoa. Frédéric Bélier-Garcia zuzendariak aitortzen duenez, Ndiayeren testuak, “sorginkeria, banpirismoa eta mamuen istorioa azaltzen du, zeinek ‘Goxotasunak hildako neska gaztea’ izenburua izan zezakeen”. Horregatik dio ere “sentimendu guztiak kutsatu egiten dira, amaren maitasuna bapatean gorroto alda daitekeelako eta ongura heriotz desioan”.

    AZAROAK 7 NOVIEMBRE (21.00)
    BAIONAKO ANTZOKIA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886