Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67.noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Mundu zabalaren aurrean

    KÓ KO RO KÓ
    Antzerkigintza, zuzendaritza: GARBI LOSADA
    Zuzendari laguntzailea: KOLDO LOSADA
    Klown lana: VIRGINIA IMAZ
    Aktoreak: MIREN IBARGUREN, GORKA OTXOA, ALVARO GARAIALDE
    Argi diseinua: CARLOS SALABERRI
    Soinu banda: JOXEAN GOIKOETXEA
    Eszenografia: LA GALLINA CIEGA
    Jantziak: AIÑEZKA
    Ekoizpena: ADOS TEATRO S.L.

     

    Bide berri bati ekin diote Ados Teatro S.L. osatzen duten Garbi eta Koldo Losadak Kó ko ro kó, hiru eta zazpi urte bitarteko umeei zuzendutako bere azken muntaiarekin. Virginia Imazekin kolaboratzen duten bigarren aldia da baina oraingoan aktore bezala aritu beharrean, Oihulari Clown bere taldearekin batera, estuki lan egin du clown teknikaren elementuak ikuskizunean barneratzeko xedez. Hain zuzen Kó ko ro kó, Robinson Crusoe eta Gus eta Gas aurreko bi lanekin alderatuz gero, nabarmena da oinarria keinuan daukala testuan izan beharrean.

    Irudimena bultzatu

    Aspaldidanik txikienentzako lan bat egiteko gogoz zeuden eta horrek eragina izan du obraren planteamenduan, kasu honetan sinpleagoa eta ikusmen handiagorekin sortu dute. “Umeak oso zehatzak, grafiko eta errealistak dira eta ezin diezu iruzur egin. Lan honek helburu pedagogiko bat izatekotan irudimena bultzatzea litzateke, halaber, umeek nahiko irudimen daukatela uste dugu eta ez dela esfortzu ikaragarririk egin behar zen tzu horretan”, dio Garbi Losadak.
    Animaliak protagonista gisa aukeratzea umeekin duten elkarulermen bereziaren ondorio izan da, hain zuzen, bi txita jaioberri hauek gizakion jarreretako asko bereganatuta dituzte. Antzezlanean zehar bizi beharreko abenturak ugariak izango dira amaieran, arraultza berria egitean, ziklo hau itxi eta beste bati ekingo diote.
    Neba-arreba bikote xelebre honen artean badira bereizten dituen ezaugarriak, bata tamainaz handiago izanik badirudi argiagoa dela, urratsak arinago ematen dituelako. Baina azkenean, pailazo bizkor eta leloaren artean gertatzen den bezala atzeratuen dabilena azkarrena izatera pasatzen da.
    Irudimen eta ludikotasun handiko obra burutzen saiatu dira, non musikak eta umoreak garrantzi handia daukan. Eszenografia gisa neurri ezberdinetako arraultza eta bi kaxa darabiltzate, espazio eta egoera anitz egokituz, pixkanaka pixkanaka guztia itxuraldatuz.

    Uda ikastaroa

    Miren Ibarguren eta Gorka Otxoak interpretatzen dituzte txitatxoak, alabaina azken honen paperean Alvaro Garaialde ere arituko da zenbaitetan. Muntaiaren entseiuekin hasi aurretik aktoreek uda ikastaroa eman dute Virginia Imazekin eta ondorioz, azken bi hilabeteetan, astean behin, inprobisazio klaseak jasotzen jarraitu dute clown teknika lantzearekin bat antzezpen baliabide berriak aztertu eta garatuz.
    Ekimen erabat positibo tzat jo du Garbi Losadak bizi izandakoa, “Virginia Imaz eta gu, Adosekook, formazio oso ezberdinetik gatoz baina oso ondo osatu garela uste dut. Era honetan lan eginda produkzioa asko arindu da, beraien laguntzarik gabe clown lengoaira iristea lortuko genuke baina askoz ere erritmo motelagoan. Pertsonalki erreziklatzeko ariketa gisa ere balio izan dit”.
    Virginia Imazen ustez, orokorrean, auzardia handia erakutsi dute bai zuzendari eta bai aktoreek antzezlana modu honetan planteatzean. Normalean testua izaten da oinarri eta hortik aurrera burutzen dira moldaketa guztiak, gidoia ziurtasun neurri garrantzitsuan bilakatuz. Imaz inprobisazioen magiaz mintzo da proposatutako horretatik zerbait eratzea eta sortutako hori benetan zurea dela jakitean oso aberasgarria dela esanez. “Argi dago topaketaren alderdia askoz ere luze eta ondorioz konplikatuagoa dela baina honek berezko sormena ahalbideratzen du eta egia esan gaur egun antzerki konpainietan horren eskasia ematen dela uste dut”, dio Imazek.

    AZAROAK 9, 17, 24, 30 NOVIEMBRE
    BEGIRATU AGENDA

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886