|
|
ntzerkia
|
te tro
|
Panpinen
mundua agerian
Tolosako
Txotxongilo Jaialdiak bere 20. urteurrena beteko duela eta, arreta
berezia eskainiko dio aurten Europako ekialdeko herrialde bat, Leiho
irekia Hungariari deituriko atala prestatu baitute. Aurkeztutako
egitarauren barne azpimarragarria da Vietnametik gerturatuko den
ikuskizuna, ur gaineko panpinekin osatutako saioa eskainiko baitute.
Ohikoa denez, Europako herrialde desberdinetatik gerturatuko diren
taldeez gain Argentina, Kuba eta Estatu espainiarreko Erkidego Autonomikoetako
konpainiak sortutako ikuskizunak jarriko dira ikusgai. Guztira ia
150 saio eskainiko dira, Tolosan ezezik Donostia, Iruñea,
Irun, Ordizia, Sestao, Bergara, Eibar, Errenteria, Ibarra eta Asturiasen
burutuko baitira ekitaldiek.
Tolosako
Leidor antzokia, Kultur etxea, frontoia, Udal aretoa, Turismo Ekinbide
Etxeko egoitza eta Kasinoan burutuko da azaroaren 23tik abenduaren
1a artean 20. Nazioarteko Txotxongilo Jaialdia, non Asia, Europa
eta Amerikako 24 ikuskizun ezberdin taularatuko diren 82 agerralditan.
Beste 54 agerraldi Gipuzkoa eta Bizkaiko herri desberdinetan eta
Iruñean eskainiko dira eta egitasmoa burutuko duten 11 saioak
Asturiasen izango dira.
Argentina eta Kuba
Amerikatik etorritako bi konpainia izango dira aurtengo jaialdian,
bata Argentinakoa eta bestea Kubakoa. Hego Amerikatik etorritako
Fabián Villareal manipulatzailea Teatro de Títeres
Burbujasen taldeburua da. Ikusgai jarriko duen El toro con lunares
lanean, ilargiaz maitemindu den zezenaren gora beherak azaltzen
ditu eta amodio hori dela eta proposamen tolesgabeak onartuko ditu.
Bestalde, Karibetik datorren Teatro Papalote taldeak Feo izenburua
duen ikuskizuna eszeneratuko du. Matanzas hiriko taldeak, Hans Christian
Andersen idazleak sortutako Ahatetxo Itsusia ipuninean
abiatu eta Alicia, Gulliver, Wendy edo Pinotxo pertsonaiek egin
zuten bezala, ikerketa ugari izango dituen ibilbidea egitea proposatzen
du. Oilotegi egoskorra utzi ondoren altxor ederra eskuratuko du
ahatetxoak, burutzen duen bidaian zehar berarentzat egokiena den
bidea aurkituko baitu.
Estatu frantziarreko Bululu Teatro eta Suforel eta Belgikako Figuretheater
Vlinders konpainiek ere aurtengo Tolosako jaialdian arituko dira.
Bululukoek El Titiritero ikuskizuna taularatuko dute, non hitzik
gabeko ikuskizunean maitasun kokinaren istorioa nagusituko den.
Suforel taldeak, Ikala neskatoaren nondik norakoak azaltzen ditu.
Ikala beldurtia da oso baina eguzkiak utzitako betaurreko magikoekin
bere beldur guztiak uxatuko ditu. Valetino deituriko lana taularatuko
du talde belgikarrak eta ikuskizuneko protagonista printzea dela
uste duen eta printzesaren bila doan apoa da.
Hiru ekoizpen
Hiru ekoizpen desberdin taularatuko ditu Kataluniako La Fanfarra
taldeak. Eugenio Navarrok txotxongiloen jokua proposatzen du Trinoceria
ikuskizunean; Toni Rumbauk bizitzan oinarritutako drama taularatzen
du A dos manos lanean eta Mariona Masgrauk De tanto que te quiero...
ikuskizunean, giza harremanen inguruan Sophia panpinak dituen burutazioak
azaltzen ditu.
Esfera Teatroko andaluziarrek Llegó el cartero!!! lanean
ipuinak kontatzea gustoko duen postariaren istorioa eskainiko dute;
Titiriteros de Binéfarek Animales, Una fiesta en la residencia
lanean aiton-amonei ematen zaien garrantzia azaltzen dute; Madrilgo
El Retablo piztiak eta izaki bizidunak taularatzen ditu Animales
lanean; Segoviako Libelula Teatrokoek mairu eta kristauen ipuina
eskaintzen dute El paladín de Francia ikuskizunean eta Valentziako
Los Duendek El patito feo ipuinaren bertsio berezia eskainiko du.
Fantasmas y hombrecitos
Behi Bis y Txotxongillo Taldea asumirán la representación
vasca en el festival tolosarra. La primera compañía
pondrá en escena McMuak, en la que presentan a una
peculiar familia que se pregunta cómo sobrevivir en el siglo
XXI siendo fantasma, mientras que la segunda representará
Printze Txikia, obra basada en el popular cuento de Antoine de Saint-Exupéry.
|