Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67.noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    ntzerkia
    tetro

    Turkiako estilo erakargarria

     

    Turkiako txotxongilo tradizioa gerturatuko du 1986an sortutako Cengiz Özek Txotxongilo Teatroa taldeak, konpainiaren asmoa panpinen eta gerizpeen ekoizpenak sortzea delarik. Cengiz Özekek sotutako taldeak bi lan erakutsiko ditu Tolosako jaialdian, El Monstruo de la basura eta El árbol mágico deiturikoak alegia. Lehenengo ikuskizunak Natura babestera bultzatu nahi ditu ikusleak eta bigarrenak XVIII eta XIX mendeetako tradizioetan murgiltzen da.
    El Monstruo de la basura lanak itsasora botatzen den zaborrarerekin zer gertatzen den azaltzen du gerizpeak eta panpinak erabiliz. Konpainiak proposatzen duen lanean, arrain zaborjaleak azaltzen dira, beraien asmoa itsasoa garbi mantentzea baita. Horrenbeste txarrikeri jan eta gero arrainetariko bat bihotz oneko monstruoa bilakatuko da baina beira boteilak ez ditu gogoko eta Kargöz arrantzalea halako bat botatzen ikusten duenean aurre egingo dio.
    Cengiz Özek taldeak taularatuko duen bigarren lanean, El árbol mágico alegia, Karagözaren lan klasikoetan agertzen diren bitxikeriak azaltzen dira, bertan joera shamanistikoko ezaugarri nagusien irakurketa epikoa erakusten baita. Karagözaren tresnek ikuskizunean duten kokapenak, istorioaren tentsio dramatikoa goraipatzen dutenez, lan honek aukera ezin hobea eskaintzen du benetako Karagöza ezagutzeko.
    Cengiz Özek konpainiak sortu dituen lanetan tradizioa eta berrikuntza tartekatzen dira, alde batetik aspaldiko joera eta teknikak erabiltzen baititu eta, bestetik, gai berritzaileak proposatzen dituelako. Gerizpeak eta Karagözaz gain antzerki beltza ere egiten dute eta azken estilo horrekin egindako Mi pequeña estrella lanarekin arrakasta ikaragarria eskuratu zuten Istanbul hiriburuan eskainitako agerraldietan.

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886