Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67. noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    udiobisualak

    Ikararen fantasia

     

    Azaroaren 1etik 9ra Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko 13. edizioari ekingo diote. Ohiko sailez gain interes handiko bi ziklo eskeiniko dira programazioaren barne, indibidualki, ziklo ezberdinei zuzendutako hainbat liburu argitaratzearekin batera.
    Lehenengoan, 1913 eta 1920 urte bitartean burututako beldur eta fantasiazko filme aleman garrantzitsuenak proiektatuko dituzte. Bertan ikusi ahal izango dira, besteak beste, Henrik Galeenen La Mandrágora eta El estudiante de Praga. Zuzendari lanetan hasi aurretik aktore eta gidoigile gisa ere aritu izan zen Galeen, ziklo honetan eskeiniko diren Paul Wegener eta Carl Boesen Golem eta Murnauren Nosferatu, el vampiro luzemetraietan ikusiko den bezala.

    Expresionista

    Saihestu ezinezko beste autoreetako bat Fritz Lang dugu. Expresionista izenez ezagutzen den zinema mugimenduaren aintzindarietako bat izanik bere filmografiako pelikula entzutetzuenetako hiru Metrópolis etorkizuneko fantasia dramatikoa, Los Nibelungos mundu germaniarreko elezahar nagusia eta Las tres luces emitituko dira.
    Friedrich Wilhelm Murnauren Nosferatu, Branm Stokerren Dracula obran oinarrituta dagoen lehenengo zinemarako bertsioaz gain, Hollywoodera joan aurretik UFA Estudioentzat burututako Fausto ere emitituko dute. Honekin batera, Robert Wienen Las manos de Orlac eta El gabinete del Dr. Caligari, Arthur Robinsonen Sombras, Hans Kralyren La muñeca, Otto Ripperten Homunculus eta Paul Leniren El hombre de las figuras de cera ikusgai izango dira.
    Latinoamerikako zinema “bis” eta “makurrari” eskeinitako ziklo bereziari ere izango da non, Alejandro Jodorowski idazle, gidoigile, dramaturgo eta komiki marrazkigile txiletarra eta José Mojica Marins brasildarra omenduko diren. Jodorowskik bere aktibitate kulturala 60. hamarkadan zabaldu zuen zinemara, Méxikora alde egitean. Topo bere aurreneko filma, Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Astean ikusgai egongo dena, estreinatzearekin bat inpaktu handia sortarazi zuen. Artista txiletarrak gidoia burutu, musika konposatu, interpretatu eta bere filmak zuzentzen ditu. Kritikaren oneritzia izateaz gain, ehundaka estudio eta doktoretza tesi burutu dira honez gero bere lanei buruz. Ziklo honetan bere filmografia osotzen duten Santa sangre, La montaña sagrada eta Fando y Lis proiektatuko dira baita ere ikusgai izango dira.

    Originaltasuna

    Mojica Marinesen mundu guztian ezaguna den beldurrezko zinean espezializatuta dagoen zuzendari garranzitsuenetako bat dugu, originalitatea bere lanen ezaugarri garrantzitsuenetako bat izateaz gain bere filmeen kalitateak ez du parekorik. Besteak beste, Donostian izango dira  meia noite levarei sua alma, Esta noite encarnarei no teu cadàver eta O despertar da Besta-Ritual dos sadicos.
    Sail honetan baita ere Armando Bo argentinarraren Carne, Rogelio A. González mexikarraren El esqueleto de la señora Morales, Pablo Parés argentinarraren eta Hernán Sáezen Plaga Zombie: zona mutante eta azkenik, Ivan Cardoso brasildarraren O escorpio Escarlate ikusi ahal izango dira.

    Jaialdiko imagina

    Art&Maña donostiarrek hartu dute kartelaren diseinua egiteko ardura hamairugarren edizio honetan. Xena gudariaren pertsonaiean oinarrituz, imaginan emakume bat Santiago Seguraren zintzurtutako burua eskuan daramala ikus daiteke. Ideia zeharo ezberdin bati jarraiki, pasa den urteko kartelean dinosaurio batek Kursaaleko kuboetako bat sugarrekin erasotzen zuela ageri baitzen.

     

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886