|
|
antza
|
Gerra
garaian dantzan
1937
(GOGOAREN BIDEZIDORRETATIK)
Gidoia: MIREIA GABILONDO
Koreografia: JON MAIA
Dantzariak: ENEKO GIL, URKO MITXELENA, ALAIN MAIA, IBON UHARTE,
NEREA VESGA, VANESA CASTAÑO, JON MAIA
Argiztapena: XABIER LOZANO
Jantziak: MIREIA GABILONDO
Zuzendaritza: MIREIA GABILONDO
Ekoizpena: KUKAI TALDEA, TANTTAKA |
Musika,
dantza eta antzerki munduko zenbait pertsonak gogoan zituzten egitasmoak
bat egiten dituen 1.937 (Gogoaren bidezidorretatik) ikuskariak gerra
zibilean erbesteratutako euskal umeen bizipenak ekarriko ditu antzokietara.
Kukai Dantza Taldea eta Tanttakaren ekimenak bonbardeaketen ondorioz
Habana itsasontziak Bilbotik atzerrira eramango dituen zazpi ume
ditu protagonista. Elkartzen diren momentutik kolonietan hiru urte
egin eta etxera bueltan etortzeko garaia heldu arte bizi dituzten
bihotzminak eta nekeak, baita pozak ere agertuko dira.
Umeak beti ume
Joan Mari Beltranen Gogoaren bidezidorretatik diskaren musikan eta
Jon Maiak sortutako koreografietan oinarrituz, Kukai taldeko zazpi
dantzariek hiru urteko istorioa kontatuko dute 13 dantzen buruan.
Oholtzan dantza egitera ohituta dagoen jendea izanik, zuzendariaren
aburuz, sentsazioak eta emozioak landu behar izan dituzte, euskal
dantzak duen hieratikotasuna apurtu behar genuen, euren arteko eta
publikoarekin komunikazioa lortu asmoz. Azken finean, sentimendu
eta harremanen istorioa dugu honen atzean, bakardadea, gurasoen
falta, herrimina. Halere azkenean, horrelako egoera latzetan adiskide
handiak egiten direla gogora arazi nahi dugu. Azken finean, esan
ohi den bezala, umeak beti ume. Horregatik, ez bakarrik sufrimendua
baizik eta gaiztokeriak eta maitasun aldiak ere ikusiko ditugu.
Pertsonaia bakoitzak nortasun propioa izango du ikuskizun osoan
zehar, esaterako, amaren falta gehien somatzen duen neskatxa txikiena,
edota anaiak diren bi umeen arteko erlazioa, non nagusiak, aita
balitz bezala zaintzen duen uneoro txikiena.
Moldaketa eta sorkuntza
Jon Maia dantzari eta koreografoaren esanetan, ikuskizunak agertuko
dituen piezetan aniztasuna da nagusi, nahiz eta horretarako
dantza tradizionaletan oinarritzen garen, hori baita guk menperatzen
duguna, nire ustez, betiko dantzetatik abiatuz beste testuinguru
batzutara eramanez eta beste adierazpide batzuekin uztartuz ondorio
interesgarriak lor ditzakegu. Horrela, itxuraz betiko dantzak
diren Aurreskua, Banango Zaharra edota Xuberoako Branlearen aldaerak
ikusgai izango dira koreografia batzutan, besteak pausu tradizionalak
erabiliz sortutako pieza erabat berriak diren heinean. Nik
uste ez dago dantza aldetik inolako iraultzarik ikuskizunean, testuinguru
batean jarritako euskal dantzen moldaketa eta koreografia berriak
baitira, dio Maiak.
Dantza ikuskizuna den arren, istorioa ahalik eta argien helarazteko
lengoaia ezberdinak erabiliko dituzte, hala nola, grabatutako irudiak
eta, olerki batzuen bidez, kokapen datuak eskainiko dituen offeko
ahotsa. Euskal Filmotekako artxiboetan lortutako dokumentu
oso hunkigarriak ikusiko dira, tartean Habana itsasontzia haurrez
gainezka ikusten diren benetako irudiak, azaldu digu Gabilondok.
Horiez gain, garai hartan, erbesteratu aurretik haurrei eman ohi
zieten txartelen irudiak proiektatuko dituzte, zazpi protagonisten
adina edota nortasuna azaldu asmoz.
Dantzari jaioa
Jon Maia dantzari eta koreografo gazteak kazetaritza eta dantza
irakaskuntza ditu grin eta ogibide. Izan ere, Kukai taldean bere
ikasle izandako lau kide daude. Laxok taldearekin Upeletan erronka
ikuskizunean parte hartu zuen, baita Estatu batuetan aurkeztu ere.
Euskadiko Gipuzkoako Aurresku Txapelketan bost aldiz suertatu da
garaile.
AZAROAK
16 NOVIEMBRE (20.00)
ERRENTERIA HIRIA K. E.
|