|
|
usika
|
Aspaldiko
musikariak indarberriturik
Abesti
berriekin datozen musikari eta talde beteranoak eszenaratuko dira
azaroan Bilbon eta Iruñean, Euskalduna Jauregian Joan Manuel
Serrat kantari katalana izango baita eta Gayarre Antzokian Txilen
sortutako Quilapayún zazpikotea.
Eduardo eta Julio Carrasco eta Julio Numhauser gazteek 1965an sortutako
Quilapayún taldea, hizkuntza maputxean hiru bizar
esannahia duenak, Iruñean izango da 15ean. Urteak joan ahala
taldekideen artean aldaketa ugari izan dira eta gaur egun Rodolfo
Parada eta Patricio Wang dira, hurrenez hurren, zuzuendari artistikoa
eta zuzendari musikala. Bikotearekin Daniel Valladares, Hugo Lagos,
Patricio Castillo, Guillermo Garcia eta Hernan Gómezek osatzen
dute taldea. Eskaintzen dituzten kontzertuetan grina eta barezkotasuna,
ironia eta zirrara nagusitzen badira ere ikuslegoarekin sortzen
den solasaldiari ematen diote lehentasuna.
Ia 40 urtetan burututako ibilbide emankorrean taldearen eboluzioa
nabari daiteke, hasierako Yaraví y huayano, La Muralla edo
Plegaria a un labrador bezalako kantu ospetsuak edo Cantata Santa
María de Iquique herri kanten bilduma, euren errepertorioan
mantentzeaz gain, azken boladan doinu garaikideetarantz hurreratu
baitira.
Joan Manuel Serrat kantariak, bestalde, urrian kaleratu duen Versos
en la boca diskoa aurkeztuko du azaroaren 24an Euskalduna Jauregian.
Lan berriari samurtasuna eta zirrara dario, kantautorea egoera aratzenean
agertzen baita eta berriro ere bere garaiko kontalaria izateko gaitasuna
erakusten du. Horretarako ezagunak dituen baliabideak erabili ditu,
besteak beste, poesia, deskribapenak, metaforak, umorea eta errukitasuna.
Kantu berriak grabatzerakoan Serratek Ricardo Miralles maisuaren
laguntza izan du berriro, hamabost urteko etenaldiaren ondoren.
Hamaika kantu biltzen diren disko berrian maitasun gaiak, gizaseme
ahulenekin konpromezua eta giza-arazoak jorratzen diren abestiak
nagusitzen dira, letrak eta doinuak Serratek berak eginikoak direlarik.
|