|
|
usika
|
Barroko
garaiko obra erakargarriak
Garai
barrokoan sortutako doinuekin osatutako bi saio prestatu ditu Bilbao
Zero Grabitatea erakundeak azarorako, 9an Haendelen Theodora oratorioa
taularatuko baita eta 15an Le jardin des Voix ekoizpena.
Hiru ataletan banatutako Theodora oratorioak leku berezia hartzen
du Haendelen obran, konpositorearentzat bigarren ataleko azken koroa
Mesiasen Alleluia baino hobea zela uste baitzuen. Libretoa eta musika
kontutan izan ezkero, XVIII. mendeko Ingalaterran ohikoak ziren
drama sentimentala da eta mota horretako obretan erabiltzen
ziren ezaugarri gehienak Theodoran azpimarratzen dira. Besteak beste,
emoziozko egoerak eta zalantza moralak, sentimentu eskuzabalen erakustaldi
heroikoak edo pertsonai nagusien artean emankorrena nor den erakusteko
burutzen diren lehiak.
Le Jardin des Voix ikuskizunak emango dio amaiera Barroko zikloari
eta saioan William Christie zuzendariak aukeratutako kantari gazte
talde bat eta Les Arts Florissants taldea arituko dira. Bakarlariak
Soledad Cardoso soprano argentinarra, Frantziako Céline Ricci
sopranoa, Blandine Stakiewicz mezzosopranoa, Christophe Dumeaux
kontratenorra eta Marc Mauillon baritonoa, Portugaleko Orlanda Velez
Isidro sopranoa eta João Fernandez bajua, Estatu Batuetako
Jeffrey Thompson tenorra eta Estatu espainiarreko Gabriel Pérez-Bermúdez
izango dira. Egitaraua Purcell, Rameau, Haendel, Vivaldi eta Monteverdiren
lanekin burutuko da.
|