Revista Artez
Portal Artezblai
Libreria Yorik
Revista de las Artes Escénicas
Artez 67. noviembre de 2002
Hoy es
 
  • Teatro
  • Música
  • Danza
  • Audiovisuales
  • Zona Abierta
  •  
     
  • Agenda
  •  
     
  • Conócenos
  • Suscríbete
  • Contacta
  •  
     
  • Buscador
  • Números anteriores
  • Directorio
  •  
    usika

    Liluratzeko moduko doinuak

     

    Portugaleko fadoen edertasuna eta lasaitasuna gertutatuko du Euskal Herrira Mafalda Arnauth Lisboako kantariak, Bilboko Udaleko Emakume Sailak antolatutako Musika 2002 egitasmoaren barne. Mafaldak eskainiko duen saio horretan José Elmiro Nunes gitarra portugaldarrarekin, José Antonio Mendes fadoko biolarekin eta Rodrigo Serräo kontrabajuarekin taldekide izango ditu.
    Mafaldak 28 urte bete ditu eta 1999an Mafalda Arnauth deituriko diskoa argitaratu zuenetik eta iaz bere bigarren lana kaleratu zuen Esta voz que me atravessa izenburuarekin. Disko bi besterik ez baditu argitaratu ere, egungo fadoaren berritzailerik handienetarikoa da, adituen esanetan.
    Bere ibilbidea aho batez onartu zuten adituek eta hori agerian gelditu zen iazko azaroan Madrilen Amerikako Etxean emandako kontzertuan, baita Brusela, Amsterdam, Paris, Grezia, London, Alemania, Luxemburgo, Lisboa eta beste hainbat eszenatokitan eskaini dituen kontzertuetan.
    Mafaldak kantagintzan burututako ibilbidea 1995ean izan zuen abiapuntua, Joao Braga kantari handiak San Luis Antzokiko ikuskizun batean beste fadista handi batzuekin batera parte hartzera gonbitatu zuenean. Saio horren ostean berehala sartu zen fadoaren zirkuitoan eta hurrengo urtean Lisboako fadoaren lekurik garrantzitsuenetarikoan izan zen, Taverna do Embuchado deiturikoan alegia. 1997an poesiari buruzko nazioarteko lehiaketa batean parte hartu zuen eta handik Londonera joan zen argentinar artista batzuekin batera errezitaldi batzuk ematera. Ondoren Frankfurten izan zen portugaldar kultur astean, Helder Moutinho fadistarekin batera. 1998an Pariseko Alfa irratian kontzertu bat grabatu zuen eta Lisboako Erakusketa Unibertsala zela eta antolatutako fadoaren gunean ohiko parte-hartzailea izan zen.


    AZAROAK 13 NOVIEMBRE (20.00)
    ARRIAGA ANTZOKIA - BILBAO

    pagina principal

    Teatro | Música | Danza | Audiovisuales | Zona Abierta | Agenda
    Conócenos | Suscríbete | Contacta | Buscador | Números Anteriores

    © elorrio artez blai kultur elkartea,2001
    artez@artezblai.com
    C/ Elizburu, 3 - 48.230 - Elorrio - Bizkaia tlf: (+34) 946 583 082 fax: (+34) 946 231 886